Icono del sitio www.amorebieta.com

EUSKARALDIA BIDEOA ETA WEB BERRIA

EUSKARALDIAko 11 egunak bukatu ziren, baina animatu nahi zaituztegu Ahobizi eta Belarriprest izaten urteko 365 egunetan zehar. Horretan laguntzeko www.zornotzarrak.eus daukazu, herriko euskaldunon komunitatea. Bertan euskarazko jarduera guztiei buruzko informazioa izango duzu eskura; eman izena, argazkia igo, ahobizi/belarriprest aukeratu eta izan zaitez partaide!

Bestetik, hemen esteka labetik atera berri daukagun EUSKARALDIAn antolatutako ekitaldien bideoa:


Eta bukatzeko, gaur arratsaldetik aurrera, 11 egunetan zehar atera ditugun argazkien ERAKUSKETA izango duzu Zelaietako Auditoruim aurreko Hallean. Argazkiren bat eskuratu nahi izanez gero harrerako zerrendan eman izena eta emailez bidaliko dizkizugu!

Mila esker eta ondo izan!

Salir de la versión móvil