Euskaraldia 2022ko lehen bilera informatiboa

• Hitzordua datorren irailaren 13an izango da, 18.30ean, Zelaieta Zentroan. 
Datorren asteartean, irailak 13, Euskaraldiaren edizio berriari buruzko lehen bilera informatiboa egingo da. Aurten ere, euskararekiko konpromisoari eutsiz, Amorebieta-Etxanoko Udalak parte hartuko du ekimenean. Euskaraldiaren hirugarren edizioak herritarren hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera areagotzea izango du helburu; azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da.

Edizio berria

2022ko Euskaraldia hasteko hiru hilabete eskas falta direnean, datorren asteartean, irailak 13, izango da lehenengo hitzordua, 18:30ean, Zelaieta Zentroan. Bileran Euskaraldiaren edizio berriaren berrikuntzak eta nondik norakoak azalduko dira, eta herritarrek, herriko taldeek eta interesa duten Amorebieta-Etxanoko elkarteek eman beharreko pausoak zehaztuko dira. Amaitzeko, Amorebieta-Etxanoko Udalak edizio berri honetan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak, Euskaraldia 2022 arrakastatsua izan dadin parte hartzea garrantzitsua izango baita.

Artículo anteriorXabi Etxeita y la SDA vuelven a unir sus caminos 16 años después
Artículo siguienteEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano anima a la ciudadanía a utilizar los Amorebonos adquiridos