Icono del sitio www.amorebieta.com

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2016 ZORNOTZAN

AZAROAK 30 (EGUAZTENA), 19:30, ZELAIETAKO KONTZERTU-GELAN:

“Bille” ikuskizuna. Unai Ormaetxea eta Mikel Inunziaga zornotzarrek eskainitako emanaldia, musika eta bertsoak uztartzen dituena.

ABENDUAK 3 (ZAPATUA), ZELAIETA PARKEKO KARPAN:

17:30​Euskararen aldeko herri-lasterketa. 3 kategoria egongo dira: ume txikiak, gazteak eta nagusiak. Lehen maila bikoak parkean bertan egingo dute arineketan eta nagusiek zirkuitu luzeagoa izango dute. Oparien zozketa egingo da parte-hartzaile guztien artean.
18:30​ZIRIKA ZIRKUS taldearen emanaldia: “Danz jolas jaia”
19:30​Erdizka Lauetan taldearen emanaldia: musika herrikoia eta dantza

Arratsaldean zehar herriko trikitilariak ere ibiliko dira giroa alaitzen eta taloa eta txorizoa ere ez dira faltako.

Salir de la versión móvil