Euskal Herriko musika eta instrumentuen astea

TXALAPARTA ezagutzeko aukera Etxanoko Andra Mari Berri Elkartearen eskutik
Iaz hasitako, Euskal instrumentu tradizionalen inguruko ezagutza eta zabalkuntzari jarraipena emanez, eta elkartean egin diren trikitixa eta pandero ikastaroek izan duten arrakasta ikusirik, proiektuari, beste bultzada bat eman nahi izan diogu aurten Euskal Herriko musika eta instrumentuen inguruko asteburu bat antolatuz, Etxanon.
Txalaparta da, lehen urte honetarako aukeratu dugun gaia, non, egingo diren ekintza desberdinak, berau izango duten ardatz.
Gure helburua, txalaparta jendeari hurbiltzea izango da, hauek txalapartaz gozatu ahal izateko.
Honako hau izango da programa:
• Irrintzi hastapen ikastaroa
• “Txalaparta hutsa” kontzertu didaktikoa. Hutsun txalaparta taldearen eskutik
• Adarren erakusketa. Juan Antonio Alañaren eskutik.
• Txalaparta eta perkusio instrumentu desberdinen esposizio eta salmenta. Baita, xaramela eta kainabera tailerra, Iker Diezen eskutik.
• “Txalaparta eta adar tailerra” umeentzat.
• HOTZ-LARRETAN kontzertua Juan Mari Beltran Argiñenarekin
• “Txalaparta eta adar hastapen tailerra” helduentzat.

Artículo anteriorMuere arrollado por el tren en Ategorri
Artículo siguienteEl Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano se moviliza contra la violencia hacia las mujeres