Euskal Herriko K1 selekzioak arrakasta lortu du munduko txapelketetan

Euskal Herriko K1 selekzioa Milan eta Japoniara joan zen mundu mailako K1 txapelketetan parte hartzera.
Aurreko asteburuan EHK1 Euskal Herriko K1 Federazioak bi talde bidali zituen munduko toki ezberdinetara konpetitzera Euskal Herria ordezkatzen, gonbidapen ofizialekin.
Alde batetik, emakume talde bat Milango K1 Munduko Open Amateur Txapelketa Ofizialean (Italia) parte hartu zuten. Hiru domina lortu zituzten, urrea, zilarra eta brontzea, Ikurriña podiumera eramanez.

Koloreak defendatu zituen taldea hurrengoa izan zen: Ada (bizkaia) urrea; Goizane (bizkaia) zilarra; Sandra (Gipuzkoa) brontzea; Anne(iparralde). Eta Andoni eta Nerea teknikariak.
Beste alde batetik, beste talde bat beste mundu mailako Open batean parte hartu zuen Tokion (Japonia), Euskal Herria ordezkatzen eta gure herriaren eta identitatearen irudi ona uzten.
Taldea hurrengo kirolariek osatu zuten: Lina (Gipuzkoa); Iván (Gipuzkoa); Jagoba (bizkaia); Edgar(Nafarroa); Yoan(iparralde); eta Jose(bizkaia), Mikel eta Javi teknikariekin batera.
Lehenengo aldia da Euskal Herria Italian eta Japonian ordezkatuta dagoela K1 txapelketetan eta hau EHK1 Federazioak konprometitutako ofizialtasunerantz aurrerapauso handia da, eta Euskal Herriko eremu guztiak barneratzen ditu proiektuaren barnean. Gainera, EHK1 Federazioa aitzindari da, Euskal Herria, Nafarroa, Iparralde eta diaspora osoarentzat lizentzia bakarra ateratzen, eta baita Berdintasun Sail bat sortzen, Federazio berri honek antolatzen dituen edo parte hartzen duen ekimenak berdintasuna bermatzen dutela ziurtatzeko.

Artículo anteriorALEX TXIKON ENLAZARÁ LA ANTÁRTIDA Y EL EVEREST
Artículo siguienteZORNOTZAKO BERTSO PAPER LEHIAKETAREN 1.GO EDIZIOA