EUSKAL HERRIA MENDI ERRONKA

Hasia da jada EH MENDI ERRONKAren II. edizioa Leitzako herri nafarran. 65 kilometroko luzera eta +7000ko gainbehera duen proban 700 lasterkarik osatuko dute probar, dortsal guztiak agortu direlarik. Hainbat aurpegi ezagun ikusi ditugu; besteak beste, Marco Olmo italiarra, Iker Karrera, Javi Olabarria, Leire Fernández, etab. Gaurkoan ere hainbat zornotzar izan ditugu maila ona eman nahian, argazkian ditugu gehienak eta Egoitz Aragón eta bsteren bat ere bertan izan dira. Euriak beta eman du irteera puntuan, hala ere, egun gogorra dute aurretik mendizaleek. Gogoz eutsi eta soseguz aurrera, animo! AMAIA LARRUZEA

Artículo anteriorXabier Amuriza ohorezko Euskaltzain izendatu dute gaur
Artículo siguienteOlatz Agorria txapelduna