Euskal eskultura izango da protagonista ekaineko bi erakusketetan

•  San Migel kaleko lonjan izango da ikusgai Jose Javier Lacalle ‘Laka’ artista zornotzarraren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa, marrazkiz eta eskulturez osatua.• Zelaieta Zentroan ‘Gaurko euskal eskultoreak’ erakusketa ikusteko aukera izango da, 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanarekin.  

Amorebieta-Etxanoko Udalak bi erakusketa antolatu ditu ekainerako eta bietan protagonista bera izango da: euskal eskultura. Alde batetik, ekainaren 1etik, San Migel kaleko 8. zenbakiko lonjan, ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa dago ikusgai, José Javier Lacalle ‘Laka’ artistarena. Bestalde, ekainaren 7tik aurrera, 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanak gertutik ikusteko aukera izango daZelaieta Zentroan, ‘Gaurko euskal eskultoreak’izenburupean.

Laka’ren marrazki eta eskulturak

Zornotzarrek atzodanik bisitatu dezakete Jose Javier Lacalle ‘Laka’ artistaren ‘Amaigabeko bideak’ erakusketa. Artista zornotzarren marrazkiak eta eskulturak ikusgai izango dira ekaina osoan zehar, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.

100dik gora euskal eskultore ‘Gaurko euskal eskultoreak erakusketan

Zelaieta Zentroan ekainean ikusgai izango den ‘Gaurko euskal eskultoreak’ erakusketa Azken Muga Elkartearekin elkarlanean antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalak. Ekainaren 7an, arratsaldeko 19:00etan inauguratuko da eta 100 euskal eskultore baino gehiagoren lanak erakutsiko dira, horien artean Jose Javier Lacalle `Laka’zornotzarrarenak. Erakusketa honen helburua da zornotzar publikoari euskal eskultura gerturatzea eta honek historian zehar izan duen garrantzia ezagutaraztea, sektore honek beste inork ez bezala irudikatu izan baitu Euskal Herriaren esentzia.


Azken Muga Elkarteak azaldu duen moduan, gaur egun euskal eskultura egoera kritikoan dago, azken hamarkadako krisi ekonomikoa eta egungo osasun-krisia medio. Horrela, sektore osoak ziklo berri bati ekin dio, gizartean sortutako aldaketetara egokituz eta harekin konektatzeko modu berriak bilatuz. Etapa berri honen aurrean jaio da ‘Gaurko euskal eskultoreak’ erakusketa ibiltaria, euskal eskulturari buruz egin den erakusketa zabalena eta anitzena. Erakusketa honek ia euskal eskultore guztiak biltzen ditu, hauen lanen bitartez.

Erakusketa modu sakonagoan ezagutu nahi duten herritarrek ekainaren 16an izango dute aukera, hitzaldi-mahai-inguru baten bitartez; bertan izango diraerakusketako eskultore protagonistetako batzuk.

Artículo anteriorEskola Agenda 2030 Udal Foroa
Artículo siguienteLas piscinas de Gane abrirán el próximo 15 de junio, sin restricciones