Eukene Diaz, Xabier Gutierrez eta Izaro Larruzea izan dira Ilustrazio Lehiaketaren irabazleak

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Dendariak elkartearekin elkarlanean, antolaturiko Ilustrazio Lehiaketak baditu dagoeneko irabazleak. Eukene Diazek, Xabier Gutierrezek eta Izaro Larruzeak (lehenengo biak Karmengo Ama ikastetxekoak eta hirugarrena, Urritxe Institutukoa) Dendariak elkarteak emandako e-book bana jasoko dute Zelaieta zentroan egindako ekitaldian. Sarien banaketa Amorebieta-Etxanoko alkalteak, David Latxagak, eta Dendariak elkarteko presidenteak, Ricardo Ibáñezek egingo dute gaur goizeanLehiaketa Iraunkortasun eta Zerbitzuak sailak antolaturiko Zuhaitzaren eta Uraren Astearen ospakizunaren harira ospatu da.
IMG_5524(1) (Copiar)

Herriko ikastetxeetako gaztetxoek marrazturiko 80 ilustrazio baino gehiago jaso dira, eta guztiek gai bera izan dute: Nolakoa da amesten duzun Amorebieta-Etxano? Epaimahaiak marrazkien kalitatea eta ingurumenarekin lotura baloratu ditu.

Astean zehar lehiaketara aurkeztu diren marrazki guztiak ikusgai egongo dira Zelaieta Zentroan.

Ipuin laburrak
Bestalde, Ipuin Laburren Lehiaketaren bigarren edizioa ospatu da. Marrazkiak egiteko abiapuntu bera izan dute lehiaketan parte hartu dutenek: Nolakoa da amesten duzun Amorebieta-Etxano? Gai hori izan dute 1.500 eta 2.000 karaktere inguruko kontakizun laburra idazteko. Imanol Gonzalezen eta Andrea Martinen lanek, biak ala biak Urritxe Institutukoak, aipamen berezia jaso dute.

Artículo anteriorZornotzako jaietako kontzertuak, Gatibu, La Pegatina eta Urtz
Artículo siguienteMIKEL GARITAONANDIA RENUEVA POR EL ZORNOTZA SASKIBALOI