Icono del sitio www.amorebieta.com

Etxeitak Athleticen jokatuko du, Elxeko kontseilariak esan duenez

Xabi Etxeitak Athleticen jokatuko duela baieztatu du Antonio Garcia Hita Elx taldeko kontseilari eta kirol arloko arduradunak. «Leiala izan da, hasieratik azaldu zizkigun bere lehentasunak», esan du jokalariaren erabakiari buruz galdetu diotenean.

Etxeitak 25 urte ditu, eta aurten Lehen Mailara igo den Elx taldeko gakoetako bat izan da. Horrek Lehen Mailako hainbat talderen interesa piztu du, baina jokalaria Bilbora itzuliko da. 2008-09 eta 2009-10 denboraldietan 21 partida jokatu zituen elastiko zuri-gorriarekin.

Salir de la versión móvil