Etxean jolasean Amorebieta-Etxanoko ludotekaren eskutik

• Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak jolasak, ipuinak, denbora-pasak eta eskulan lehiaketak proposatzen ditu herriko umeak entretenitzeko.
• Jarduera guztiak ludotekaren webgunean ikusgai egongo dira: www.ametxgazteria.net/zerbitzuak/ludoteka

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak hainbat jarduera proposatzen ditu etxeko txikienen eta familien konfinamendua arinagoa izan dadin. Astero umeek jolas berriak, eskulanak eta denbora-pasak eskuragai izango dituzte ludotekako web orrian: www.ametxgazteria.net/zerbitzuak/ludoteka

Horrela, Aitor Ormaetxeak eta beste ipuinkontalari batzuek kontatuko dizkieten istorioak etxetik entzun ahal izango dituzte. Gainera, jolasaren bidez, ostadarra nola sortzen den ikasiko dute, etxeko pasilloan laser izpien zirkuito bat zeharkatuko dute edo zapatak lotzen ikasiko dute, beste ekintza batzuen artean.

Ludotekak umeek buruari bueltak emateko proposamenak ere baditu, Amorebieta-Etxanori buruzko denbora-pasekin, herriko hainbat leku ezagutu eta inguruko herrietara hurbilduz. Txikienek beraien adinerako egokiak diren hainbat bertsio dituzte, bokalak eta zenbakiak ikastea helburu dutenak.

Eskulan lehiaketa
Zornotzar gazteek herriarekin zerikusia duten eskulan lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
Lehenengoan, epea gaur amaitzen da, Amorebieta-Etxanoko patatarik ospetsuenaren erreplika bat egin behar da. Jasotako proposamen guztien artean, Zornotza Aretoko umeen ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko dira. Sarrera hauek antzokiak berriro bere programazioari ekiten dionean erabili ahal izango dira.

Apirilaren 30etik aurrera, neska-mutikoek berriro sarrerak lortzeko aukera izango dute, beste lehiaketa batean parte hartuz. Oraingo honetan Urgozo iturriaren erreplika bat egin beharko da, atera argazki bat, eta bidali helbide honetara: gazteinfo@amorebieta.eus.

Artículo anterior103 contagiados en Amorebieta, al sumar ayer dos nuevos positivos
Artículo siguienteBizkaiUP, COVID-19aren inguruko informazio guztia eta birusaren aurkako ezohiko neurriak biltzen dituen app-a