Etxanoko pilotalekuko aldagelak eta komuna berregokitzeko obrak

•  Obraren helburua da frontoiak egokitutako komuna izatea eta hondatuta dauden estaldurak konpontzea, egun izaten diren ur filtrazioak ekidin ahal izateko.•  Obra 59.000 euro inguruko aurrekontuarekin lizitatuko da eta hiru hilabeteko epean gauzatzea aurreikusten da.

Amorebieta-Etxanoko Udalak lizitaziora atera du Etxanoko frontoiko komuna eta aldagela berregokitzeko obra. Obra 59.000 euro inguruko aurrekontuarekin atera da lizitaziora, eta hiru hilabeteko epean egitea aurreikusi da.

Egungo komunak eta aldagela orokorrean egoera onean dauden arren, ez dute bainugela egokiturik; horrez gain, estaldurak ere hondatuta daude, eta tarteka ur filtrazioak izaten dira teilatutik. Hori horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak komuna berregokituko du, komun irisgarria etaegokitutako dutxa egiteko, eta aldagelari distribuzio berria emateko. Hala, gune berriak izango ditu: sarrera zabalago bat, harraska industrial bat, haurrentzako aldagailua izango duen komun konbentzional bat, egokituak izango diren komun eta konketa bat, eta irisgarria izango den dutxa eta banku osagarri bat. Era berean, teilatu berri bat egingo da oraingo xafla iragazgaitzak, teila eta euri-uren sistema ordezkatzeko. 

Instalazioak egokitzeari dagokionez, berregokitze lanekin honako hauek aurreikusten dira: ur hotzaren eta beroaren hornidura; euri-uren eta hondakin-uren hustuketa; argiztapen naturala eta artifiziala; larrialdietako argiztapena; larrialdietako sakagailua; elektrizitate-konexioak; eta aireztapen naturala eta mekanikoa. Balizko ekipamenduari dagokionez, termo elektriko bat jartzea aztertzen ari da Udala, batez ere dutxarako ur bero sanitarioa lortzeko.

Artículo anteriorLicitación de la obra del plan `Amorebieta-Etxano Bizikletaz 2022´
Artículo siguienteLa SDA cierra en Burgos un año espectacular