Zornotzan

Kirolak

ETXANO HOT SHOTS HOCKEY Alebin Euskadi Ligako txapeldun

Ligan 12 talde dira, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoakoak, baita Zaragozako talde bat ere. Jardunaldi finala Ribabellosan (Araba) jokatu zen eta handik bueltatu zen taldea alebin Euskadi Ligako garaile. Urtea borobiltzeko, benjamin taldeak ere itzelezko papera egin du bere ligan, partidurik ez baitu galdu, Zornotza Euskadi mailan lerrozko patinen hockey erreferente bilakatuz.

Klubaren oinarria 2017. urtean topatu dezakegu Etxano auzoan, bertako hiru familiak euren seme-alabei hockeya erakusten hasi zirenean. Hockeya famili hauen pasioa izan da aurretik, gurasoetako bik izotzezko hockey jokalariak izandakoak baitira eta, izotza faltan, lerrozko patinen gainean hasi ziren hockeyan Etxanoko frontoian. Kirolaren ikusgarritasuna eta bizitasuna dela eta lagunak eta ezagunak hurbildu ziren parte hartzera eta 2019. urtean kluba sortu zen 20 umeekin.

Gaur egun 48 jokalarik entrenatu eta jolastu egiten dute, benjamin, alebin eta infantil mailetan, beti ere talde mistoetan, izan ere neskak eta mutilak kopuru berdintsuan daude klubean. Lauaxeta ikastolako frontoian izaten dira entrenamenduak eta lagun arteko partiduak. Partidu ofizialetarako, berezko pista izan arte Gasteiz, Bilbo edo Bergarara joan behar dira.

Proiektua sendotzeko asmoz jokalari eta atezain berrien bila dabil kluba, datorren urtean 7 eta 15 urte bitarteko umeak parte hartu ahal izateko. Lauaxetako frontoian astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira entrenamenduak 17:30 eta 19:30 bitartean, kategoria eta mailaren arabera.

Informazio gehigarria etxanohotshots@gmail.com helbidearen bitartez eskuratu ahal da.

+ Irakurri

AE WATERPOLO

Taldeak maila bikaina erakutsi du infantil eta alebinetan. Alebin mailan, Libe Zarazuak txapeldun ordeko postua lortu du Elchen jokatu den Espainiako waterpolo txapelketan. Mutilen aldetik, Waterpolo taldeko Markel Larruzea eta Ager Santamaria oso ondo egin dute. Bai mutilak bai neskak

‘SD AMOREBIETA’ Balance de temporada 2023-24

La SD Amorebieta vuelve a Primera RFEF después de una temporada muy exigente, donde los azules lo han dado todo para cumplir el objetivo de permanecer en Segunda División manteniendo sus opciones hasta el final. El primer equipo de la

Harrera ona izan dute Amorebieta-Etxanoko emakumeen osasuna eta kirola sustatzeko jarduerek

Ekimen hau Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Egunarekin bat etorri zen, eta udalerriko elkarte, kirolari eta herritar ugari bildu zituen, Udalak emakumeen artean osasuna eta kirola sustatzeko duen konpromisoa islatuz. Joan den igandean, ekainaren 2an, Amorebieta-Etxanoko Udalak jarduera jardunaldi arrakastatsua egin