ERTIBIL 2015 ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUAK.

Datorren ostiralean, 18, 17:00h, euskaraz eta 19:00etan, gaztelaniaz, ERTIBIL 2015 erakusketaren bisita gidatuak izango dira.

ERTIBIL Erakusketan Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen lehiaketa artitistikoaren 33. edizioan sariak irabazi dituzten artisten obra saritua eta hautatua erakusten da eta Zelaieta Zentroko erakusketa gelan egongo da abenduaren 29ra arte.

Andere Etxegarai, Cristian Villavicencio eta Amaia Molinet dira ERTIBILen 33. edizio honen irabazleak. Erakusketak irabazi dutenen eta finalista geratu direnen obrak erakusten ditu (20 obra: 3 sariak eta 17 hautatuak).

ERTIBIL 2015 edizio honen deialdira 35 urtetik beherako 109 artista aurkeztu dira, guztira pintura, eskultura, argazkilaritza eta bideoen arloko 138 obra aurkeztu dituzte. Epaimahaia kalifikatzaileak (Angel Garraza, Josu Rekalde, Petra Maria Joos, Jaime Cuenca eta Lide Kaltzada) hiru sari banatu ditu eta 17 obra hautatu ditu, guztiak erakusketan eraskusten dira.

Artículo anteriorHIRIEKIMENA REGISTRA UNA MOCIÓN CONTRA EL CAMBIO CLIMÁTICO
Artículo siguienteFINALIZAN LAS OBRAS DE LA CALLE ZIRILO ARZUBIAGA PRIORIZANDO AL PEATÓN