Errigora kanpaina Zornotzan

ERRIGORA auzolanean oinarritutako ekimen herritarra da eta elikadura burujabetzan pausoak emotea eta Nafarroako Hegoaldeko euskalgintza laguntzea daukaz helburu.
Urriaren 21ean, “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina abian jarriko da. Honi esker, Nafarroako Erriberako produktuekaz betetako saskiak Euskal Herriko txoko ezbardinetara hurreratzen deutsueguz. Kanpaina honetan batutako diru guztiaren %25 eskualde horretako euskalgintza laguntzeko bideratuko da. Aurton:
• Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenerako.
• Erriberako AEKrako.
• D eredua Nafarroa osora hedatzearen aldeko ekimenetarako.
Saskiaren prezioa 50€koa da eta, bertan, ondoko produktuak eskuragarri eukiko dozuez: ardo baltz botila, litro erdiko oliba olio birjina estra botila, melokotoia almibarrean, orburuak, potxak, kardua, mahats zukua, almendrak, pikillo piper ontzi txikia eta handia, zainzuriak, melokotoi mermelada eta pikillo piper mermelada.

Ekimenak zuen interesa piztu badau eta saskietako bat (edo batzuk) lortzea gura badozue, azaroaren 8a baino lehenago mezu elektroniko bat zornotza@errigora.eus helbidera idatzi eizue, zuen izen-abizenak, saski kopurua eta telefono zenbaki bat zehaztuz.

Saskiak ikusgai eukiko dozuez Tomasa tabernan eta, urriaren 27 eta azaroaren 3ko martitzenetan, Herriko Plazako arkupeetan egiten dan Kontsumo taldearen banaketa lekuan, 19:30etatik 20:30etara. Bertan ere, eskaera egiteko eskuorriak eukiko dozuez.
Banaketa Ixerbekoako polikiroldegi ondoko lonjan azaroaren 25ean 18:00etatik 20:00etara egingo da.
Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean.
Zornotzako ERRIGORA

Artículo anteriorEl Ametx Zornotza tumba al líder y suma la primera
Artículo siguiente3. MAKETA LEHIAKETA