Zornotzan

Cultura

ERRIGORA EKIMENA

2012ko udagoienean abian jarri zen ERRIGORA proiektua helburu nagusi birekin: Nafarroako Erriberako euskalgintzari diruz laguntzea (bertako ikastolak, AEK eta Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenaren Hamarratz proiektua), eta, elikadura burujabetzan pauso bat ematea tokian tokiko eta bitartekari bako kontsumoa sustatzea (azken 20 urteotan zainzuri, pikillo piper eta mahastien landaketa %50 baino gutxiagora jaitsi da).
Hori ikusita, aurton be abian jarri da berriro proiektua. Oraingoan ere, 3 kanpainatan banatua:
• Urrian “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka”, Nafarroako hegoaldeko zenbait produktuez osotutako saskia
• Otsailean “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura” olio kanpaina
• Maiatzean “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura” kontserben kanpaina
1.- “Nafar Hegoaldeko uzta euskarari puzka”: urriaren 27an martxan jarriko da eta, esan lez, Nafarroako Erriberako produktuez osatutako saskia eskuragarri eukiko duzue: olio botila 2 (bata ekologikoa), piper poto bi, potxak, kardoa, mahats zukua (ekologikoa), orburuak, zainzuri lata bi, tomate lata (ekologikoa), barazki krema (ekologikoa), pikillozko marmelada (ekologikoa) eta ardo beltz botila (ekologikoa). Saskiaren prezioa 50€ da, produktu horiek merkatuan daukaten prezioa alegia, baina lortutako diruaren %25 Erriberako euskalgintzarako bideratuko da.

Beraz, eskaintza eta ekimen honetan parte hartu gura baduzue azaroaren 12a baino lehenago mezu elektroniko bat bialdu helbide honetara: zornotza@errigora.org (zuen izen-abizenak, saski kopurua eta telefono zenbaki bat idatzi bertan). Saskia bertatik bertara ikusteko aukera izango duzue Far far tabernan eta Oihane ile-apaindegian.
Azaroaren 17 eta 30a bitartean, saskien banaketa eta ordainketa Ixerbekoako Polikiroldegi ondoko lonjan egingo da.
Jakizue iaz aurreikuspen guztiak gainditu zirela, euskalgintzarako 112.000 € lortuta eta 30.000 litro olio eta 50.000 kontserba pote baino gehiago banatuta. Eskerrik asko guztioi beraz, iaz parte hartu zenutenoi, nahiz aurten honekin bat egingo duzuenoi!.
Zornotzako ERRIGORA

+ Leer más