Errege Magoen zain

•  Errege Magoen kabalgata arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Biarritz poligonotik eta herriko kaleak zeharkatuko ditu Herriko plazan amaitu arte. •  Amorebieta-Etxanoko Udalak herritarrak animatu ditu kabalgata ikustera.

Eguberriak magiaz beteriko egunak dira, eta are gehiago etxeko txikientzat, ilusio bereziarekin bizitzen baitituzte haurrek jai egun hauek. Dagoeneko Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasota, orain Errege Magoak dira Amorebieta-Etxanora heltzear daudenak. Hori horrela, datorren urtarrilaren 5ean, musika, goxokiak, alaitasuna eta bereziki magia nagusi izango dira herriko kaleetan Meltxor, Gaspar eta Baltasarren etorrerarekin. 

Urtero legez, Errege Magoek Amorebieta-Etxanoko kaleak zeharkatuko dituzte herriko haurrak agurtzeko. Kabalgata arratsaldeko 18:00etan abiatuko da eta ondorengo ibilbidea izango du: Biarritz poligonotik irtengo da, Gudari kalea zeharkatuko du Urgozo Iturriraino eta Herriko Plazan amaituko da. Irekiera are gehiago girotu eta alaitzeko, gainera, Zubiaur Musika Eskolako Triki Piu Pand taldeak eta Hip Hop dantza taldeko kideak hartuko dute parte.  

Guztira 3 karroza izango dira kabalgatan, Meltxor, Gaspar eta Baltasarrentzako baina; eta baita fantasiazko karroza koloretsu bat ere, argi eta magiaz beterik. Horrez gain, ohiko moduan, herriko umeak pajez jantzita goxokiak ere banatuko dituzte ikusleen artean. Hala, Amorebieta-Etxanoko Udalak eskerrak ematen dizkio Dendariak elkarteari, kabalgatan banatzen diren goxokiak emateagatik

Amaitzeko, Udalak herritar oro animatu ditu kabalgata ikustera, Errege Magoek eta, bereziki haurrek islatzen duten magiaz gozatzeko.

Artículo anteriorEwan Urain jugará cedido en el Amorebieta
Artículo siguienteMorgaetxebarria sustituye a Mariezkurrena II