• Bihar, urtarrilak 5, kabalgata Biarritz industrialetik abiatuko da 18:00etan eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan, txikienek Errege Magoekin egoteko aukera izango dute.
• Udalerriko biztanle guztiak daude musikaz, argiz eta kolorez betetako desfile honetan parte hartzera deituta.
Amorebieta-Etxano Errege Magoen etorrerarako prestatzen ari da. Meltxor, Gaspar eta Baltasar bihar, barikuan, urtarrilaren 5ean, helduko dira gure herrira, argiz, soinuz eta ilusioz betetako hiru karrozatan. Hiru karroza horiekin batera, fantasiaz beteta egongo den Disneyren beste bat ere etorriko da. Horrez gain, udalerriko gimnasia erritmiko ikasleek osatutako dantza talde bikaina eta erregeen pajeak, herriko gazteak, ere izango ditugu. Musikaz, kolorez eta, zelan ez, gozokiz betetako ikuskizuna, txikiak eta nagusiak aho zabalik uzteko.
Udalerriko biztanle guztiak parte hartzera daude deituta eta, ondorioz, aurtengo kabalgatak inoiz baino parte hartze handiagoa izatea aurreikusten da.
Desfilea arratsaldeko 18:00etan abiatuko da Biarritz industrialdean, eta bertatik Gudari kalera joango da, San Migel kaletik igaro eta Herriko Plazan amaitzeko. Txikienek Erregeekin egoteko aukera izango dute, gutunak helarazteko eta euren nahien berri emateko.