Zornotzako Ernai antolakundeak ohar bat kaleratu berri du bere sare sozialetan udalak aste hasieran, Bizkargiko margoketak Ernaik egin dituela iradokitzean. Azken hilabeteetan eman diren izaera politikodun eta artistadun margoketak ezabatzerako orduan, udalak duen “garbitasun” kontzepturako ulerketa salatu dute. Horrez gain, euren aldarrikapenak transmititzeko espazio alternatiboak behar dituztela azpimarratu dute.