Icono del sitio www.amorebieta.com

Erasmus Urritxe institutoan

Urritxe institutuak 2020rako deialdian aurkeztutako Europako ERASMUS +Key Action 2 Proiektuak 2020-2022 urteetarako onartuak izan ziren:

-KA229-6412B252 DIGISTORIES OF GENERATION Z.

-KA229-89468BBC LETS BRING DREAMS TO REALITY

Iaz proiektu horiekin hasi ginen, baina pandemia zela eta on-line baino ezin izan genuen egin. Aurten, berriz, bidaiak egingo dira.

6 herrialdeetako ikastetxek parte hartuko dugu(proiektuen arabera, herrialdeak/ikastetxeak ezberdinak izan daitezke), eta proiektu bakoitzeko 6 bidaia egingo dira: bat gurera eta beste bostak beste herrialdeetara. Egonaldiak astebetekoak izango dira, eta herrialde/ikastetxe bakoitzetik egonaldi bakoitzean 4 ikaslek eta 2 irakaslek parte hartuko dute; hau da, guztira 
Urritxeko 40 ikaslek.

Ikasleak:Mobilitate bakoitzean 4 

Irakasleak: Mobilitate bakoitzean 2.

Lehenengo egonaldia Zornotzan izango da; hain zuzen ere, azaroaren 22ko astean. Denetara 20 ikasle etorriko dira: Turkiatik, Errumaniatik, Irlandatik, Bulgariatik eta Italiatik. Eta ikasleak gure familietako etxeetan geldituko dira.

Elkartruke proiektua ERASMUS + Program, Key Action 2 

DIGISTORIES OF GENERATION Z  (KA229-6412B252)♣ PARTE HARTZAILEAK

Institutoak:

-Istituto d’istruzione superiore «a. lombardi» (Italia)

-Liceul regina Maria (Errumania) 

-Profesionalna gimnazia po mehanoelekt rotehnika i elektronika( Bulgaria)

-Urritxe bhi (Euskal Herria) 

-Aydin bil kolejleri (Turkia)

-New cross college (Irlanda) ♣ PROIEKTUAREN HELBURUAK:  • Konpetentzia digitala garatzea. • Europako balioak sustatzea, kultura arteko ulermena eta Europako Batasuneko kide izatearen zentzua hobetzea.• Sormena garatzea, kulturen arteko elkarrizketa sustatzea, pentsamendu kritikoa eta ikerketa sustatzea.• Komunikazioa sustatzea atzerriko hizkuntza batean,• Irakasteko, prestatzeko, ikasteko eta ebaluatzeko metodo edo tresna berritzaileak sustatzea.• Mobilitate bakoitzean gai desberdinak landuko dira: – Aldaketa klimatikoa eta helburuak; – Inklusibitatea; – Kultur ondarea; – Ondare historikoa; – Literatura; – Praktika berritzaileak aro digitalean.

Salir de la versión móvil