Zornotzan

Albisteak

Erabakitzeko eskubidea izango dogu maiatzaren 7an

Durango, Zornotza, Elorrio, Abadiño eta Zaldibarrek erabakitzeko eskubidea gauzatuko dute maiatzaren 7an
Herritarrek Euskal Herriko status politikoaren inguruan duten iritzia emateko aukera izango dute
2017ko maiatzaren 7an herri galdeketak egingo dituzte Durangaldeko Durango, Zornotza, Elorrio, Abadiño eta Zaldibar herrietan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak sustatuta, Euskal Herriko status politikoaren inguruan galdetuko zaie herritarrei.
Dinamika bakoitza autonomia osoz lantzen ari da bere herrian galdeketara arteko bidea, nork bere errealitatea eta denborak dituela ulertuta. Baina abiadura desberdinak izanagatik, denak bidelagun gara eta norabide zein helmuga bera dugu: maiatzaren 7ko herri galdeketa. Hain zuzen, gaur lehenengo agerraldia duen Durangaldeko Gure Esku Dago taldeak helburu komun horri erantzuten dio. Eskualdeko ikuspegia eta koherentzia eman gura dio mugimenduari.
Durango, Zornotza eta Abadiñon herri galdeketara begirako sinadurak batu dituzte azken bi-hiru hileetan. Hiru herriek hasieran markatutako helburuak bete dituzte eta herritarren partetik jasotako sostenguagaz, herri galdeketaren bidea berretsi dute. Orain galdera bera (herritarrei zer galdetuko zaien) aukeratzeko prozesua hasiko dute. Lan honetan ere herri bakoitzak bere prozesu propioa aurrera eramango du.
Elorrion urtarrilean hasi ziren sinadurak batzen ekitaldi jendetsu baten ostean. Elorrioko Gure Esku Dagoko kideek asteon jakinarazi dute, hilabete baino gutxiagoan, herri galdeketa egiteko behar zuten sinadura kopurua lortu dutela. Gutxieneko sinadurak bildu dituzten arren bilketarekin jarraituko dute.
Zaldibar oraintsu batu da herri galdeketen bagoira, baina herritar talde bat lanean gogotsu dabil maiatzaren 7ra begira. Otsailaren 24an, datorren asteko ostiralean, herri aurkezpena egingo dute. Lehendakari Agirre parkean izango da, 18:30ean.
Durangalde mailako agenda bat sortzen ere bagabiltza. Aurrekanpainan indarrak batuta jardungu dugu alderdi askotan. Ekimen horien berri datozen asteetan izango duzue. Aurreratu dezakegu Durangon hitzaldi bat aurreikusita dagoela martxoan. Emakumezko hiru aurpegi ezagunek erabakitzeko eskubidearen gainean jardungo dute Plateruenean.
Maiatzaren 7a, olatu handi bat
Gure Esku Dago elkarteak sustatuta, 120 bat herri edo eskualdetan herri galdeketak egingo dituzte 2017an zehar. Hiru olatu nagusitan banatuko dira galdeketa horiek. Denetan handiena maiatzaren 7koa izango da. Durangaldeaz gainera, honako herrietan egingo dituzte galdeketak:
– Debabarrena (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze, Itziar), Lasarte-Oria, Usurbil, Lea-Artibai (Aulesti, Amoroto, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Lekeitio, Ondarroa, Ziortza-Bolibar), Legutio, Orozko, Uribe Butroe (Arrieta, Bakio, Gamiz-Fika, Gatika, Maruri-Jatabe, Meñaka, Mungia), Uribe Kosta (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz), Urola Kosta (Aizarnazabal, Azkoitia, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa, Zumaia), Zeanuri eta Busturialdea.

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta