EPAIKETA LOKALA OKUPATZEAGATIK

Datorren ostiralean 11an 7 zornotzar epaiketa dute Zornotzako lokala okupatzeagatik. Ziztada taldeak Konzentrazio bat antolatu du irailaren 11an Durangoko epaitegiaren aurrean (Ezkurdi parkean) goizeko 9:30etan eta arratsaldean manifestazioa 20:00etan Zornotzako erreferendum plazatik.
Honez gain, ostegunean 10an arratsaldeko 19:30etan Ziztada gune askean kontzertu (Iratxe eta Eneko zornotzarrak) bat antolatu dute epaiketaren gastuak ordaintzeko.
Ziztadak gutun bat helarazi digu egoera honen aurrean.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!!ZIZTADA AURRERA!!
Pasa dan maiatzaren 23an Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko lokal bat okupatu gendun, herrian faltan
botatzen gendun proiektu autogestionatua martxan jarri gura gendulako. Eta okupazioa burutu bezain laster,
jabearekin kontaktuan egon gara eta gure asmoa beti akordioetara heltzea izan da.
Halan da be, jabeak salaketa jarri eban gure aurka eta egun 7 gazte gaude inputatuta usurpazio delituagaitik,
gutako bi Ertzainak identifikatu gintuen lokalean bertan eta beste bosti zitazioa zuzenean heldu jaku etxera,
inork lehenago identifikatu barik. Ondorioz, irailaren 11n 7 inputatuok deklaratzera joan behar dogu
Durangoko Epaitegira.
Ez dogu ulertzen jabearen portaera, bere herrikideei salaketa jartzea eta honek ekar leikezan ondorio guztiak
(zigorrak eta 120tik 1.800 eurora bitarteko isunak, …). Eta are gutxiago ulertzen dogu 5 gazteren izenak
azpikeriz, aurpegia emon barik, salatu dituen salatariaren jokaera. Izan be, zazpitik 5 gazteren izenak salatari
batek eman ditu. “Eskerrik asko , benetan“!!!”Guk be maite zaitugu”!!!
Esan behar dogu, lokala aspalditik egoala abandonatuta, 10 bat urte; eta oso zikin eta egoera txarrean
egoan. Guk dana garbitu dogu, apurtuta egoana konpondu eta egoera onean mantentzen dogu. Lokala
berpiztu, erortzeko arriskutik libratu eta ziztadaz ziztada bizia eman deutsagu.
Ziztada gune askeko asanbladak okupazioa guztiz zilegi ikusten dogu eta zilegi ikusten dogu hutsik egoan
espazioari erabilera soziala ematea. Horregaitik, ekintza kultural autogestionatuak eta merkatutik kanpokoak
antolatzen jarraituko dogu, sikatuta egoan erlauntza eztiz blaitzera gatoz! Eta hasita gauz jada, 2 hilabete
eskasean, hitzaldiak, dokumentalak, ikastaroak, aldizkari bat… antolatu ditugu eta gure nahia salaketen
gainetik bide horretan jarraitzea da.
Amaitzeko, guztiok animatu gura zaituegu Ziztada Gune Askean parte hartzera, eta hemendik deialdi bat
egiten dogu datorren irailaren 11n epaiketaren aurka eta ziztada proiektuaren alde egingo diren
mobilizazioetara:
Goizeko 9:30ean Durangoko epaitegiaren aurrean. Ezkurdi parkean.
Arratsaldeko 20:00etan Zornotzako erreferendum plazan.
Ziztadaz ziztada gune askeak eraiki eta hedatzen jarraituko dogu!
ZIZTADA GUNE ASKEA
guneaskeaziztada@gmail.com

Artículo anteriorAsier Goiria Panenka
Artículo siguienteFIESTA DEL BALONCESTO EN LARREA