Zornotzan

Cultura

Entzun al dozu norbait hika berba egiten Zornotzan?

Euskera aberatsa da oso, ez dirutan, hortan gutxi, baina bai lexiko, berba eta esamoldeei dagokienez. Ez da lan zaila, gainera, horretaz jabetzea, euskalkiak horren adibide argia dugu-eta, esaterako, 5 kilometroko aldean, Lemoan eta Zornotzan sekulako desberdintasuna atzeman dezakegu.

Gaurkoan, ordea, euskerak bere barnean gordetzen duen beste berezitasun bat izango dugu hizpide, zein eta hitanoa. Denok entzun ohi dugu noizbait, jakin badakigu zer den eta jakin ez dakitenentzat, HIKA lagun artean berba egiten den hizkera dugu batez ere; hala ere, ez da lagunartekoa soilik, hainbat herri eta auzotan, hurbiltasunarekin, etxekoekin ere hitz egiten ohi da. Ez da hain erraza, ordea, bereizi egiten baita baldin eta nori zuzentzen garen, alegia, nori berba egiten diogun, eta horren arabera bereizten dira aditzak, hala nola, atzizki ezberdina erabiltzen da neska bati zuzentzen ari bazara eta ezberdina mutil bati zuzenduz gero.

Euskal Herrian barrena, gaur egun, toki batzuetan asko eta maiz erabiltzen da hitanoa, eta beste toki batzuetan, Zornotza kasu, erabat galdu egin da. Agian egongo ote dira norbanako batzuk hitanoan aritzen direnak elkarrekin, baina ez da arruntena geure herrian. Bitxia da akaso, Arratia aldean asko erabiltzen delako, esaterako, Zeanurin, baina hemen ez da batere ohikoa. Neuk esango nuke ez dudala sekula ere Zornotzan hikan berbetan inor ere entzun, Goierri eta Tolosaldean, adibidez, gazte asko ere hikan aritzen dira euren artean, une oro.

Egoera honakoa den arren, zornotzar batek edo bestek aberastasun “gabezia” hau atzeman dute herrian, eta azkenik, udaleko euskara teknikarien alorretik, aurrera eraman dute, hain zuzen ere. deialdia egin eta taldea sortuz. Bada, esan dezakegu, momentuz, gela batean izango bada ere, bi astean behin, asteazkenetan, zornotzarrek hikan berba egingo dutela! Ederra albistea herriarentzat, batez ere, ekimenak harrera oparoa izan duelako. Adin eta esparru guztietako jendea biltzen da bertan, eta guztiz librea eta publikoa da. Normalean, talde dinamika da nagusi, nahiz eta erabileraren “masterclass” delakoren bat ere izan duten Adolfo Arejitaren eskutik, hala ere, taldean berba egiten aritzea izango da ohikoena. Datorren urteari begira jarraipena ematea espero da, zornotzarrek agertu duten prestutasunari men eginez. Berreskuratu dezagun hika Zornotzan, eta aberastu dezagun geure herria eta geure euskerea!

Amaia Larruzea Motxobe

+ Leer más

Zornotzako Euskal Jaia, el 5 de octubre

25/09/2024

La Euskal Jaia que se celebrará el 5 de octubre de 2024 contará con numerosas actividades de la mañana a la noche. Para dar comienzo a la jornada, a las 11:30 horas Gigantes, txistularis y gaiteros animarán las calles, y

La exposición itinerante ‘Bosteko 24’ llegará a Amorebieta-Etxano el 15 de octubre

18/09/2024

La muestra titulada ‘Un cuadrado de terciopelo negro’ ha comenzado hoy su andadura en Leioa y a continuación visitará la localidad zornotzarra, donde se podrá visitar en el Centro Zelaieta hasta el 3 de noviembre. Esta mañana se ha presentado

Múltiples opciones para aprender euskera en Amorebieta-Etxano

11/09/2024

Con el firme propósito de continuar impulsando y revitalizando el euskera en Amorebieta-Etxano, toda aquella persona que quiera adentrarse en nuestro idioma tendrá múltiples opciones de hacerlo en Amorebieta-Etxano. Y es que, con la llegada del nuevo curso escolar, Zornotza