ENTRENATZEKO IBILBIDEAK, ZORNOTZAN ZEHAR

Textoa eta argazkia: Amaia Larruzea
Badira Zornotzan hankak mugitzeko, bizikleta martxan jartzeko eta korrikaldi bat egiteko hainbat toki; ez bat eta ez bi, gainera. Hala ere, askotan izaten ohi ditugu zalantzak geure betiko ibilbidea aldatzerako orduan. Ondorioz, betikoa ez egiteagatik, askotan, nahiago izaten dugu beste herri batera hurbildu edota etxeko berotasunean gelditzea.

Ez dugu aitzakiarik, ordea, herrian hainbat eta hainbat ibilbide baititugu egiteko; bakoitzak bere mailan, bere abiaduran eta nahieran. Osasunaz gozatzea, ez besterik. Mugimenduak aurrera egitea izan behar du helburua, hau da, aukera ezberdinak eskura edukitzea eta sedentarismotik haratago, bizitzaz gozatzea; bizitza bera mugimendua baita.

Hortaz, ez gaitezen inoiz ere gelditu, ez dezagun mugitzeari utzi, eta murgil gaitezen, bada, Zornotzan barrena aurki ditzakegun toki magikoetan… Horretarako, hainbat zornotzarren parte-hartzea izan dugu. Eskerrik asko, guztioi. Zuena da hitza!

Andoni Barañano:

“San Martin, Torreburu eta Muxika inguratzen dituzten pistak, baina udazkenean! Pista batzuk gaztainondo eta haritzen orriez betetzen dira eta gozada bat da bertatik korrika egitea. Herrira dagoen ikuspegia oso polita da eta iluntzean orkatz asko ikusten dira. Udazkena izanda perretxiko asko ere hartu ahal dituzu.

Bizikletan aritzeko Bizkargi atzeko pistak, Morga, Muxika, Gorozika… pista asko daude eta galtzeko aukera daukazu “galdu” barik. Azkenean ezaguna egiten zaizun toki batean agertzen zarelako“.

Borja Santiago:

“Institutoa, Etxano, Bañeratik igo, Tolsan, ITV, Euba, gero bueltau leku bardinetik fuerte bazauz, 16 km die, edo bestela buelta segiduen garbigunetik. Danetik deko, asfaltoa, igoerak, jaitsierak eta kilometroak sartzeko urrunera joan barik ondo dau”.

Ander Gerrikaetxebarria:

“Niretzako politena Goroziketik Arbururako igoera da, beti dekogu ohitura Belatxikita aldera jotzeko baina igoera horren amaierako zatie oso oso polite da. Belatxikitatik bestalde, buelta ez oso luze bat egiteko Galdarari buelta, Urtemondo igon ahal da nahi izanez gero, eta bestela azpitik laburbidea hartu. Buelta hori oso teknikoa da.

Bestalde, serieak egin nahi izanez gero, Belatxikieta igotzeko errekatik ahal da hasi igoten eta hor gasan aldapa dau, errekatik talora. Oso oso aldapa gogorra dago hor eta lan espezifikoagoa egiteko bikaina da. Gero jaisteko, Txanporretik baserrire hartu barik zuzenean beherantza eta errekara iritsi. Hori be oso polite da”.

Puri Oses:

“Ir a San Miguel por Orue son 10 km + o menos. Ir a Tolsan subir la cuesta, la Bañera, Etxano , Epalza, Larrea, Amorebieta, Larrea subir por la cuesta hasta S. Pedro de Boroa,
Bizkargi y Belatxikieta también me encantan”.

Iurgi Etxeandia:

“Mendian korrika eiteko garaian, niri asko gustetan jaten ibilbidea hau da: Etxano, Torreburu, Muxika eta Gorozikatik Arburure, kresterio modukoa dauen arroka eta pinudi barrutik, Bizkargire. Jaisterako orduan, politaua da Aldanara bajatu, bertan Andres Espinosa ibilbidea hartu eta Zabalera atera, handik Autzaganera doan bidea hartu eta San Bartolomera urten”.

Egoitz Aragon:

“Zornotzan asko dekogu ibilteko baina aukeratzekotan, nik Aramotzetik barrena Leunganeraino doan bidea aukeratuko nuke; izan ere, bistak ikusgarriak direz, Arratiako Bailara, Urkiola, Durangaldea, Belatxikieta… dekoguz begien aurrean. Itzela”.

Iraia Garcia:

“Niri gehien gustetan jatena Zornotzatik aldapa askorik gabeko zirkuitu bat, zalantza barik, San Isidro. Asko gustetan jate. Bestalde, aldapak sartzeko Belatxikieta aukeratuko nuke. Badauz beste batzuk baia niretzako Belatxikitak zerbait berezie deko. Eta, bukatzeko, entrenamendu azkar bat egin nahi izanez gero, denbora zehatz batean, horretarako ITV-ko bidegorrie aukeratuko neuke”.

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN JUNIO 2018
Artículo siguienteIbon Alberdi toma las riendas del centro hípico Kati Bi