Amorebieta-Etxanoko komertzioen sarea osatzen duten entitate batzuk aurrerapausoak egiten hasi dira eguneroko jardunean euskararen erabilera sistematizatzeko, eta Euskara Planak egiten hasi dira. Horretarako, Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren erreferentzia marko estandarrak jasotzen dituen adierazleak landu dituzte: erakundearen irudia, bezeroekiko harremanak, barne-komunikazioa eta lan-tresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo-harremanak eta kudeaketa sistema. Arlo horietan guztietan hizkuntza-irizpideak ezarri dituzte euskararen erabilera sendotze aldera.
Euskararen Erabilera Plana egiteko Amorebieta-Etxanoko udal euskara zerbitzuaren laguntza izan dute, eta gure udalerriko edozein entitatek eskatu diezaioke udalari laguntza hori. Azken adibidea, Xiberu Taberna!
Sign in
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
Forgot your password? Get help
Password recovery
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.