Zornotzan

Kultura

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXVI. edizioa

Igande honetan, uztailaren 7an, berriro ospatu zen Enrike Renteria pintura lehiaketa. Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak antolatuta eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren laguntzarekin, Enrike Renteria pintura lehiaketa aurten bere bi modalitatetan egin da:

Zintzilik. Herriko balkoietan zintzilik ikusgai egongo diren loneta margotuak Zuzeneko pintura. Herrian, lehiaketaren antolatzaileek ezarritako gune batean, artistek beren lanak zuzenean margotzen dituzte,.

Zintzilik
Zintzilik modalitateari dagokionez, 15 lan dira lehiaketara aurkeztu direnak eta Zornotzako Herriko Plazako balkoietan ikusgai daudenak. Herriko 4 artistak osatutako epaimahaiak baloratu ondoren, aurtengo edizioan saritutako Zintzilik sariak honako hauek izan dira:

  1. saria: «Herriko zaindaria» Aratz Azpiri Maortua – Durango
  2. saria: «Perfección dolorosa» Ane Elgezabal Zalba – Durango
  3. saria: “Itzal gorri” Carmen Marín Gómez- Amorebieta

Bestalde, Zornotzarrek Zelaieta Zentroko hautestontzian emandako botoen bidez (115 bozka guztira), honako lan hau ere publikoaren saria jaso du:

Ikusleen saria: “Ser diferente es común / Ezberdina izatea ohikoa da”. AIDAE. (Desgaitasuna duten pertsonak integratzeko Amorebieta-Etxanoko Elkartea) elkarteko kideak egindako talde lana.

Aurten lehiaketara aurkeztu diren Zintzilik-ez gain, aurreko edizioetako 155 Zintzilik banatu dira eta Amorebieta-Etxanoko kaleetako balkoietan zintzilikatuta daude. Zintzilik guztiak uztailaren 28-rarte egongo dira ikusgai.

Zuzeneko pintura
Igande honetan, uztailaren 7an, goizeko 9etatik aurrera zuzeneko pintura lehiaketa ospatu da. Guztira 19 artistak, horietako batzuk Euskal Herritik kanpokoak, antolakuntzak aurten prestatutako gunean beren lanak egin zituzten.


Horrela, goizean zehar, artistak eta Amorebieta-Etxanoko herritarrak San Migel eta Jauregibarria kaleen arteko eremuan nahastu ziren. Pinturan adituak diren 4 laguneko epaimahai batek aurkeztutako lanen balorazioa egin zuen, eta honako hauek saritu ziren:

  1. saria. José Reyes Ramos. Leioa.
  2. saria. Eneko Arroza. Ispaster.
  3. saria. Juan Carlos Lang.
  4. saria. Ricardo Azkargorta. Bergara.
  5. saria. Iker Mugarra. Ugao.
    Seigarren saria, epaimahaiaren erabakiz, bi laguni eman zaie, bi lanek aintzatespen hau merezi
    zutela iritzita:
  6. saria. Zornotzako Lorea Eriz eta Bilboko Carlos Espiga.

Bi modalitateetako saridunei sariak emateko ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen Zelaieta Zentroko Auditoriumean.

Zornoza Arte eta Kultur Elkarteak Ainhoa Salterain (Amorebieta-Etxanoko Alkatea), Koldo Bilbao (Kultura eta Kirol zinegotzia), eta Bego Renteriaren, pintura-lehiaketa honi izena ematen dion Enrike Renteria herriko artistaren alaba, laguntza izan zuen sariak banatzeko orduan. Saritutako lanak Zelaieta Zentroan daude ikusgai eta interesatuek eskaintza bidez eros ditzakete. Bildutako kopurua helburu sozialetarako erabiliko da.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera

Ganbera musikaz beteko dira iraileko asteburuak, Eleizetan kontzertu zikloaren eskutik

septiembre 5, 2024

Iaz bezala, ganbera musikak hartuko ditu iraileko asteburuan aurten ere, Eleizetan kontzertu zikloarenospakizunarekin. Ziklo hau udalerriko hainbat eliza eta ermitatan egingo da, ganbera musikarenedertasuna eta soinuaren kalitatea nabarmentzeko ingurune goxo batean eskainiz. Aurtengo egitarauak artista eta musika talde ugari biltzen