Zornotzan

Cultura

Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren XXV. edizioa ospatuko da aurten

• Ohiko moduan, lehiaketak bi modalitate izango ditu: tradizionala, aire librean egingo dena; eta ‘Zintzilik’, Amorebieta-Etxanoko balkoietan zintzilikatuko diren artelanena. Azken honetan izena emateko epea maiatzaren 15ean zabalduko da. 

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Zornoza Arte eta Sociedad Artistico Cultural Zornotzak, Enrike Renteria Pintura Lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute. Aurtengoa lehiaketaren XXV. edizioa izango da eta bi modalitate izango ditu: pintura-lehiaketa tradizionala, uztailaren 9ean aire zabalean egingo dena; eta, ‘Zintzilik’, olana gainean egindako artelanak sarituko dituena. 

Lehiaketa honek Enrike Renteria Mardaraz artistaren lana eta bizitzari egiten dio aitortza. Renteria 1900eko otsailaren 9an jaio zen Larrean, Amorebieta-Etxanon eta bokazioz zen margolaria. Bere bizitzan zehar jarrera hori bere horretan mantendu zuen eta gogor borrokatu zuen margotzen jarraitzeko. 

Pintura lehiaketa aire librean

Lehiaketa tradizionala aire zabalean egingo da, uztailaren 9an, Amorebieta-Etxanoko herrigunean. Artelanak antolakuntzak zehaztutako eremuaren barruan margotu beharko dira eta lanen motibo edo gaia, eremu horretan egongo den edozein elementu izan daiteke. Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du, teknika eta neurri librekoak, baina ez du sinatuta egon behar. 

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek egun berean eman ahal izango dute izena Zelaieta Zentroan, 09:00etatik 11:00etara; eta baita mezu elektroniko bidez ere,  saczornoza@gmail.com helbidera idatzita. Izena ematen den unean zigilatuko dira lehiaketan erabiliko diren euskarri edota oihalak. Lan guztiak Zelaieta Zentroanaurkeztu beharko dira, egun berean, 16:00etatik 17:00etara eta obra entregatzen den momentuan, 14 urtetik gorako parte-hartzaileek 15 euroko dieta jasokodute.

Saridunak arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatuko epaimahaiak erabakiko ditu. Guztira, 500 eurotik 150 eurora bitarteko 6 sari banatuko dira. Horiez gain, saririk jaso ez  duen herriko obra onenari 150€ko saria ere banatuko zaio. 

Sari-banaketa uztailaren 9ean egingo da, 18:00etan, eta saritutako lanak Zelaieta Zentroan izango dira ikusgai uztailean zehar. Era berean, obra horiek SAC Zornotzaren esku geratuko dira, eta erakusketan egongo dira salgai. Salmentatik bildutako dirua helburu sozial baterako izango da. Sarituak izan ez diren lanak egun berean jaso beharko dira, jasotzen ez direnak antolatzaileen esku geratuko dira.

`Zintzilik´ lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea maiatzaren 15ean zabalik

Artelanei jarraipena emanez, maiatzaren 15ean zabalduko da `Zintzilik’ arte lehiaketan parte hartzeko izen-emate epea. Interesdunek Zelaieta Zentroko harrerara jo beharko dute, edo 94 630 06 50 telefonora deitu. Lehiaketa honetan parte hartzeko olanak Zelaieta Zentroan bertan eskuratu ahal izango dira. Euskarria bere kabuz lortuz gero, ezinbestekoa izango da olana horrek oinarrietan zehaztutako ezaugarriak betetzea, ondoren lan horiek herriko balkoietan ikusgai jarri ahal izateko. 

Lanak ekainaren 16a arte aurkeztu ahal izango dira, Zelaieta Zentroko harreran. Obrak biribilduta entregatu behar dira, hau da,  tolestu gabe, eta inskripzioaren egunean jasotako fitxa grapatuta. Era berean, parte-hartzaileek 20 euroko dieta jasoko dute obra entregatzen duten egunean. 

Lanen erakusketarako bi gune egokituko dira: lehiaketa gunea, batetik eta erakusketa gunea bestetik. Lehiaketa gunean ‘2023 Zintzilik’ lanak egongo dira ikusgai eta erakusketa gunean, aldiz, beste edizio batzuetako lanak. Euren etxeetan “Zintzilik” lan bat eskegi nahi duten herritarrak, Zornoza Arte eta Kultura elkartearen egoitzan (Harrison eraikina 6) eskuratu ahal izango dute ekainaren 26-28 bitartean arratsaldeko 7-etatik 9-etara. 

Kasu honetan ere, epaimahaia adituek osatuko dute eta lau sari egongo dira: 1go saria, 500 eurokoa; 2. saria, 300 eurokoa; 3. saria, 150 eurokoa; eta publikoaren saria. Azken sari hori herritarren botoen bitartez erabakiko da. Horretarako hautestontzi bat jarriko da Zelaietan ekainaren 4tik 6ra bitartean (biak barne). Kasu horretan ere, epaimahaiak iradoki ahal izango du sari bakoitzari esleitutako kopuruak banatzea edo aldatzea, aurkeztutako obren kalitatearen arabera. Sari-banaketa uztailaren 9ean izango da, 18:00etan, Zelaieta Zentroan, eta obrak balkoietan erakutsiko dira uztailean zehar.

Saritutako lanak antolatzaileen esku geratuko dira, eta saritu gabekoak irailaren 5etik 9ra bitartean erretiratu beharko dira Zelaieta Zentroan.

+ Leer más

Zornotzako Euskal Jaia, el 5 de octubre

25/09/2024

La Euskal Jaia que se celebrará el 5 de octubre de 2024 contará con numerosas actividades de la mañana a la noche. Para dar comienzo a la jornada, a las 11:30 horas Gigantes, txistularis y gaiteros animarán las calles, y

La exposición itinerante ‘Bosteko 24’ llegará a Amorebieta-Etxano el 15 de octubre

18/09/2024

La muestra titulada ‘Un cuadrado de terciopelo negro’ ha comenzado hoy su andadura en Leioa y a continuación visitará la localidad zornotzarra, donde se podrá visitar en el Centro Zelaieta hasta el 3 de noviembre. Esta mañana se ha presentado

Múltiples opciones para aprender euskera en Amorebieta-Etxano

11/09/2024

Con el firme propósito de continuar impulsando y revitalizando el euskera en Amorebieta-Etxano, toda aquella persona que quiera adentrarse en nuestro idioma tendrá múltiples opciones de hacerlo en Amorebieta-Etxano. Y es que, con la llegada del nuevo curso escolar, Zornotza