Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 11ean (asteazkena) XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017 ospatuko da 2017ko txotx bolada berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Eneko Atxa sukaldaria izango da.
Jesus Maria Santos Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakariak, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.
Urtero bezala, hogeitalaugarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena 2017ko txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ekitaldiko Etxeko Atxa sukaldariak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2017ko sagardo denboraldi berria irekiko da.
Aldez aurretik, Eneko Atxak sagarrondo berri bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.