Emakumeen Nazioarteko Eguna Amorebieta-Etxanon

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabal bat antolatu du.
Egun hori baino lehen, udal ludotekan ipuin kontalariak egongo dira. Hau ludotekaren ohiko ordutegian izango da, hau da, 17:00etatik 20:00etara.
Martxoaren 5ean 18:30ean Zelaieta Zentroko Auditorioan “La bicicleta verde” bideo-foruma egongo da. Film honetan zuzendariaren ilobari buruz hitz egiten zaigu. Wadjdak hamar urte ditu eta gizarte tradizional batean bizi da. Gizarte horretan hainbat gauza, horien artean bizikletan joatea, debekatuta daude. Hala eta guztiz ere, neskato alai eta saiatu hau baimendutakoaren eta debekatutakoaren arteko muga horretan ibiltzen da beti. Wadjdak bizikleta bat izan nahi du Abdullah bere lagunarekin karrera bat egin ahal izateko baina amak ez dio uzten bizikletak neskato baten duintasunerako arriskutsuak baitira.
Hurrengo egunean, martxoaren 6an, Zelaietan LITTLE GEM antzezlana taularatuko da gaueko bederatzietan (21:00). Hiru belaunaldi ezberdinetako hiru emakumek maitasuna, sexua, bizitza eta heriotzari buruz hitz egiten duten komedia bat da.
Martxoaren 7an goiz guztian zehar Emakume Artisau eta Nekazarien XVIII. Azoka egongo da. Arratsaldez, Gaztetxokoko diskotekan sentsibilizazio/dinamizazio jarduera bat egongo da 20:00etatik 23:00etara.
Martxoaren 8an kontzentrazioa eta adierazpen instituzionalaren irakurketa 13:00etan Herriko plazan.
Azkenik martxoaren 13an Ondarroa, Basauri eta Amorebieta-Etxanon egindako booktrailerren aurkezpena egingo da. Booktrailer hiru udalerri hauetan egindako tailer bat da. Bertan, emakumeek idatzitako istorioak eraman dira pantailara. 19:30ean izango da Zelaietako auditorioan.
emakume

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.