Icono del sitio www.amorebieta.com

`Emakumeek ere defendatzen naute´

`Emakumeek ere defendatzen naute´ lemapean, Amorebieta-Etxanoko Udalak bat egin du Herri Babesareak antolatutako 3. Foro Ibiltari Birtualarekin

Amorebieta-Etxanoko Udalak Herri Babesarearen Foro Ibiltari Birtualean hartuko du parte hirugarrenez, zornotzarrak eta euskal gizartea giza eskubideak defendatzearen garrantziaz kontzientziatzeko. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta Andoain, Durango, Ea, Elvillar, Errenteria, Galdakao, Hernani, Irun eta Laudioko Udalen babesa ere izango du.

Administrazio publikoetan babes-sare bat finkatzea

Herri Babesarearen Foro Ibiltaria Nazioarteko Bake Brigaden eta Mundubaten ekimena da, eta bere helburua da udal babeserako euskal sarea sendotzea, emakumeen arteko aliantzak indartuko dituena, haun defentsa, antolaketa eta komunitatea babesteko. Horrela, esfortzuak eta sinergiak uztartu nahi ditu udal-administrazioen, euskal gizarte-erakundeen eta giza eskubideen defentsan diharduten erakundeen artean. `Emakumeek ere defendatzen naute´ izenburupean, edizio honek agerian jarri nahi du emakumeek iparraldean eta hegoaldean beren egunerokotasunean eta gorputzetan pairatzen duten krisi sistematikoa eta pandemia globala. Fenomeno honek agerian utzi ditu, beste behin, `garapenaren´ ereduak dituen mugak. Herri Babesarearen Foro Ibiltari Birtualaren 3. edizio honetan parte hartuko dute Kolonbia, Honduras, Guatemala, Mexiko, Mendebaldeko Sahara eta Palestinako giza eskubideen aldeko erakundeek. Hala, gogorarazi dute giza eskubideak defendatzen dituztenen babes-sareak, nazioarteko babesa eta defentsa kolektiboa, inoiz baino beharrezkoak direla azpimarratuz.

Foro birtuala, hiru ardatz tematikotan

Helburu horrekin, aurtengo Herri Babesarea foroaren 3. edizioa formatu birtualean egingo da, eta helburu izango du giza eskubideen defendatzaile diren erakunde gonbidatuen erresistentziak ikusaraztea eta hauek erasoetatik, mehatxuetatik, jazarpenetatik eta hilketetatik babestea. Zoom eta Facebook bidez webinarrak egongo dira hiru egunez jarraian, azaroaren 22tik 24ra. Facebook bidez jarraitu ahal izateko bi orri daude aukeran: `PBI-EE´ eta Mundubat Ongd´.

Edizio berri honek hiru ardatz tematiko izango ditu:

1. ARDATZA Lurra eta lurraldea defendatzen dituzten emakumeak. Azaroak 22, 17:30 (Euskadiko ordua)

2. ARDATZA Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dioten emakumeak.  Azaroak 23, 17:30 (Euskadiko ordua)

3. ARDATZA Oroimen historikoaren aldeko eta zigorgabetasunaren aurkako emakumeak. Azaroak 24, 17:30 (Euskadiko ordua)

Guatemalako, Honduraseko eta Palestinako errealitatea, bertatik bertara

Bilera instituzionalei dagokienez, Amorebieta-Etxanoko Udalak, beste urte betez, bat egingo du ekimenarekin, giza eskubideak defendatzen dituztenek Udalaren babesa senti dezaten, eta hauei egunerokoan integratzen laguntzeko. Horrela, aurtengo edizioan Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiten dioten emakumeak gaia landuko du Hernaniko eta Errenteriako Udalekin batera, azaroaren 30ean. Bertatik bertara ezagutuko dute hiru erakunde defendatzaile hauen errealitatea:

Salir de la versión móvil