Emakumeek egindako book trailerren aurkezpena egingo da ostiralean Zelaietan

• Aurkezpena Zelaieta Zentroan izango da martxoaren 13an, 19:30ean, Zelaieta Zentroko auditoriumean eta herritar guztiak joan ahal izango dira.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun Sailak eta udal liburutegiak iaz emakumeek egindako book trailerren tailer bat martxan jarri zuten.
Book trailerrak literatura eta zinea uztartzen ditu. Tailer hau Lara Izagirreren taldeak sortu du. Lara Izagirre Amorebieta-Etxanoko zine zuzendaria da eta duela gutxi herriko hainbat tokitan filmatu ditu bere lehen film luzeko zati batzuk. Emakumeek idatzitako istorioak irudi bihurtzean datza.
Beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, zinean eta literaturan emakumeak bigarren maila batean egon dira. Horregatik ikastaroaren helburua emakumeek idatzitako liburuak agerian jartzea izan da eta horretarako beste emakume batzuek sortutako irudiak erabili dira.
Aurkezpena martxoaren 13an izango da, 19:30ean, Zelaieta Zentroko auditoriumean eta Ondarroa, Basauri eta Amorebieta-Etxanoko emakumeek sortutako lanak aurkeztuko dira.

Artículo anteriorINAUGURADA LA TERCERA FASE DE AIC DE BOROA
Artículo siguienteASTE SANTUKO LUDOTEKA BEREZIA 2015