Zornotzan

Kultura

Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea ireki da

 •  Azoka martxoaren 5ean izango da Zelaieta parkean eta Euskal Herri osoko emakume nekazariak eta artisauak elkartuko ditu.• Izena emateko epea otsailaren 4tik 16ra egongo da zabalik. 

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Berdintasun SailakNekazari eta Artisau Emakumeen Azokan izena emateko epea ireki du, Covid 19ak eragindako pandemiaren ondorioz 2021ean izandako geldialdiaren ondoren. Azokaren XXIV. edizioa martxoaren 5ean izango da, martxoaren 8aren harira, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan; nahia da, Euskal Herri osoko emakume nekazariak eta artisauak biltzea Amorebieta-Etxanon.

Azokaren helburua da emakumeek arlo hauetan egin duten lana ikusaraztea, historikoki sektore honetako bizkarrezurra eta eskulana izan baitira; hauen funtzioaezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat, eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat. Gainera, ia mende laurdena betetzear den azoka hau data finkoa da egutegian, sektoreko emakumeen urteroko topagunea bihurtu baita. Aurten ere, artisau eta nekazaritza produktu ugari izango dira ikusgai, hala nola ogia, gozogintza, marmeladak, frutak eta barazkiak, fruta-gozokiak, arropa eta osagarriak…

20 postu eta txosna

Azoka Zelaieta parkean egongo da, eta emakumeen 20 postu eta txosna batek osatuko dute. Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik: 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Bestalde, eta Covid 19ak eragindako egoera dela eta, edukiera mugatua izango da eta uneoro mantenduko dira osasun-agintariek ezarritako arauak.

+ Irakurri

‘Bosteko 2024’ erakusketa ibiltaria Amorebieta-Etxanon izango da urriaren 15ean

septiembre 17, 2024

“Karratu Beltz Leuna” izeneko erakusketak Leioan hasi du gaur bere ibilbidea eta ondorenAmorebieta-Etxanori emango dio lekukoa, non Zelaieta Zentroan bisitatu ahal izango denazaroaren 3ra arte. Gaur goizean, “Bosteko 2024” erakusketa ibiltariaren edizio berria aurkeztu da Leioan. “Karratu Beltz Leuna” izenburupean,

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebietako Udalak ‘Berba Lapiko’ekimenaren iraileko eta urriko egitaraua aurkeztu du

septiembre 5, 2024

Amorebietako Udalak Berba Lapiko ekimenaren iraileko eta urriko programazioaren berri ematen die herritarrei.Ekimen horrek herritarren parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza kolektiboa sustatzeko jarduerak eskaintzen jarraituko du. Irailean zehar, Berba Lapikok «Bizipoza urteetan gora» aurkeztuko du, adinekoek aisialdirako eta garapenpertsonalerako dituzten aukera