Zornotzan

Albisteak

Emakume Nekazari eta Artisauen Azoka

  •   Euskal Herriko emakume nekazariak eta artisauak biltzen dituen azoka martxoaren 11n izango da Zelaieta parkean. Izena-emateko epea otsailaren 6itik 20ra izango da zabalik.

Euskal Herriko emakume nekazari eta artisauek hitzordu berri bat dute datorren martxoaren 11n, Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokaren 25. edizioan. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen da azoka, eta Amorebieta-Etxanoko Udalaren helburua da emakumeek arlo horretan egindako lana ikusaraztea. Historikoki  sektore honetako bizkarrezurra eta eskulana izan dira emakumeak, eta hauen funtzioa ezinbestekoa izan da familien ekonomiarentzat, eta euskal gizarte, kultura eta tradizioarentzat. Azokak 25 urte beteko ditu aurten eta ohi bezala, bertan parte hartuko duten emakumeek artisau eta nekazaritza produktu ugari erakutsiko dituzte, hala nola, ogia, gozogintza, marmeladak, fruta eta barazkiak, fruta gozokiak, arropa, osagarriak eta abar.

Postuak eta izen-emate epea

Zelaieta parkean jarriko den karpan egongo da azoka, eta bertan 18 emakumeen postu eta txosna bat izango dira. Ordutegia 10:00etatik 15:00etara izango da eta ekoizle bakoitzak bi mahai izango ditu bere produktuak erakusteko.

Izena eman nahi duten emakumeek otsailaren 6tik 20ra egin ahal izango dute, eta ezinbestekoa izango da azokan ikusgai jartzen duten guztia Euskal Herrian egoitza duten emakumeek egina izatea. Izena emateko, hainbat bide egongo dira: udal webguneko ‘Izen-ematea’ atalaren bitartez, 688809818 edo 946300769 telefonoetara deituz edo berdintasuna@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidaliz.


Udalak deialdiaren ebazpena zuzenean jakinaraziko dio onuradunari, hark emandako helbidean, 2023ko otsailaren 21etik aurrera. Aukeratutako pertsonak 4 eguneko epea izango du onarpena berresteko, jakinarazpena jaso eta gero.

+ Irakurri

Herria hobetzeko 5 proiektu zehatz proposatu dituzte gazteek ZUOK parte-hartze prozesuan

Kalistenia egiteko ekipamendua Jauregibarria parkean; adikzioen inguruko street marketineko kanpainak eta laguntza puntua; Auxotazi zerbitzuan moldaketak egitea; gazteentzako aisialdi- eta sukaldaritza-tailerrak eta gazteen beharrei erantzuteko bulegoa ezartzea, esaterako, emantzipazioarako laguntzak izapidetzeko. Guztira, 27 pertsonek parte hartu dute aurrera emandako 5

HILERO 384-001

Pausa presentó su nueva revista el día 28 de Mayo en el Zornotza Aretoa, en un acto lleno de emoción presentado por Larraitz García. El numero 384-001 del Hilero, que sorprendió por su nuevo look, tuvo una magnífica puesta de

Llega el XVII Festival Internacional de Música de calle Haizetara

Amorebieta-Etxano se prepara para una nueva edición del Concurso Internacional de Música de Calle Haizetara en la que participarán nueve bandas de diferentes países y estilos musicales El festival dará comienzo el 21 de junio a las 19:00 en el