Elirale konpainiaren dantza garaikidea eta La Baldufaren umeentzako “Safari” obra, 2021eko lehen kultura hitzorduak

– “O!” antzeslanak dantza garaikideko kupula mugikor batean sartzeko, bakarkako batez gozatzeko eta bizitzaren zikloaren inguruan bidaia abstrakto bat egiteko gonbitea luzatzen digu.
– La Baldufa konpainia kataluniarraren “Safari” obrak bullying-a bezalako gai konplexua jorratzen du.

Amorebieta-Etxanoko kultura eskaintzak ekidin ezineko bi antzerki emanaldirekin agurtuko du 2021a. Alde batetik, Urtarrilaren 2an, larunbatean, dantza garaikideko Elirale konpainiak “O!” bere ikuskizun berria aurkeztuko du Zornotza Aretoan lau saio ezberdinetan, 12:30/16:00/17:30/19:00.

Pantxika Telleriaren koreografian oinarrituta, Oihan Indart dantzariak egiten du dantza argi eta itzalekin jolasean. Iparraldetik datorren proposamen artistiko honek, dantza garaikideko kupula mugikor batean sartzeko, bakarkako batez gozatzeko eta bizitzaren zikloaren inguruan bidaia abstrakto bat egiteko gonbitea luzatzen digu; espazio zirkular bat non mugimenduak eta kantu tradizionalak inguratzen eta hunkitzen gaituzten. Horretarako, Pantxika Telleria koregrafoak bere jestual abstraktua edukitzaile batetan babesten du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza bizi ahalko du. Koreografoak berme erritmikoei esker ikusleari dantza entzunarazi nahi dio ahots kantatuaren laguntzarekin.

Beste alde batetik, urtarrilaren 3an, igandean, Zonotza Aretoan 17.00etatik aurrera, La Baldufa antzerki konpainia kataluniarra bullying-a bezalako gai konplexua txikienei islatzen saiatuko da “Safari” obrarekin. Ramón Molins-ek zuzendutako antzerki honetan, Piñotek eta Calabacinek sabanan murgilduta ikusi duten gatazka azaltzen digute; lehoiaren desagertze misteriotsuaren berri ematen zien albistea jaso ondoren joan dira hara. Ikerketa lanetan, jirafa, tximua, elefantea, krokodiloarekin hitz egin dute… eta abentura betean, lehoiarekin topo egiten dute, burumakur eta pentsakor, orro egiten ez dakiena. Auzia konpontzeko eta hari laguntza emateko borondate sendoarekin, Baldufako ikertzaile ausartak atsekabe horren arrazoiak zein diren jakiten saiatuko dira.

Txikienei zuzendutako ikuskizun honetan, bullying-a bezalako gai konplexu bat jorratzen da. Haurrek krokodiloaren eta lehoiaren portaeratik uler ditzakete beren mehatxuak, baita jirafaren, tximuaren eta elefantearen portaeratik ere. Ekosistema hori guztia islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko, bitan banatzen den eszenografia batekin jolasten da.

Ekitaldi bietarako sarrerak sarrerakzornotzaaretoa.com web-orrialdean edo Zornotza Aretoko leihatilan bertan egongo dira salgai

Artículo anteriorComunicado del Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano sobre el uso de materiales pirotécnicos
Artículo siguienteDena prest Amorebieta IV Pilotalekuan bihar Errege Magoei harrera egiteko