Icono del sitio www.amorebieta.com

Eleizetan gure etxeetara sartuko da

• Zornotza Aretoak bere webgunean ganbera musikako jaialdiaren hiru kontzertu eskainiko ditu maiatzeko hilabete osoan.
• Lehenengoa Salzburgoko Hyperion Ensemble izango da, Etxanoko Andra Mari elizan grabatua, eta arratsalde honetatik aurrera ikusgai egongo da.

Amorebieta-Etxanoko Kultura Sailak zornotzar guztien etxeetara eramango du Eleizetan. Ganbera musikaren jaialdia hilabete honetan egitea aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin behar izan da osasun larrialdiaren ondorioz.
Orain, egitekoa zen hilabetean, Zornotza Aretoak osorik grabatutako hiru kontzertu berreskuratu ditu eta herritar guztien esku jarri ditu webguneko mediatekan: www.ametxgazteria.net/zerbitzuak/ludoteka
Lehenengo kontzertua Salzburgoko Hyperion Ensemblerena izango da, Etxanoko Andra Mari elizan grabatua, eta gaurko, ostirala maitzak 8, 20:15etik aurrera ikusgai egongo da.
Ostiralean, hilaren 15ean, ordu berean, bigarren kontzertua argitaratuko da, Myrna Herzogek eta Eduard Martinezek Larreako San Juan Bautista elizan eskaini zutena.
Hirugarren eta azken kontzertua Dudeako San Migel elizan Pello Ramírezek eskaini zuena izango da. Maiatzaren 22an zabalduko da, 20:15ean.

Salir de la versión móvil