Zornotzan

Albisteak, Hilero

Ekainaren 6an zabalduko da Amorebieta-Etxanoko haur danborradan izena emateko epea

  • Izen ematea ekainaren 14ª bitarte egongo da zabalik Zelaietan edo udal webgunearen
    bitartez.
  • Aurten, berrikuntza gisa, gorputz bat gehiago egongo da: kupel-joleak. Gorputz hau haur
    zaharrenek osatuko dute, danborrari izan ostean.

Amorebieta-Etxanoko haur danborrada tradizio handiko ekitaldia izan ohi da Amorebieta-Etxanoko jaietan. Uztailaren 26an ospatuko da eta bihartik hasita ekainaren 14ª bitarte zabalik egongo da izena emateko epea. Danborradan parte har dezakete 5 eta 13 bitarteko haurrek (2011-2019 artean jaiotakoak).

Interesdunek Zelaieta Zentroan edo udal webgunearen bitartez eman ahal izango dute izena. Horretarako, adingabearen izen-abizenak, jaioteguna, eta arduradun baten datu zein telefono zenbakia adierazi beharko dira.

Gorputz berria: kupel joleak

Aurten, berrikuntza gisa, gorputz bat gehituko aio danborradari, kupel-joleena alegia. Gorputz hau haur zaharrenek osatuko dute, danborrari izan ostean. Hala, haurren danborrada sei gorputzek osatuko dute: sukaldariak, antortxeroak, fusilariak, kantinariak, danborrariak eta kupel-joleak.

Udalak gogorarazi du, oro har, lehen aldiz izena ematen duten pertsonak sukaldariak izan beharko dutela; bigarren urtean antortxalariak izango dira; eta horrela, hurrenez hurren, lehen aipatutako ordenean. Era berean, urte horretan dagokion kidegoan plazarik ez badago, inskribatutako pertsonak aurreko urteko kidegoan errepikatu beharko du.

Kidegoa esleitzeko orduan, erakundeak pertsonaren adina hartuko du kontuan, eta adinekoek lehentasuna izango dute hurrengo kidegora igarotzeko orduan. Hala ere, urtebetez parte hartzen ez bada, antolakuntzak danborradako azken partehartzea hartuko du erreferentziatzat.

Gorputzen uniformeak


Danborradarako uniformeak eta materialak, hala nola kasakak, txanoak, danborrak eta upelak, Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu.

Ondorengoak dira gorputz bakoitzak eraman beharko duen arropa:
– Zaldunak: bandadun kasaka, kapela, alkandora zuria, praka zuriak, zaldi gainean ibiltzeko botak, eskularru zuriak.
– Sukaldariak: galtza zuriak, zapia, sukaldari kapela eta zapata beltzak.
– Antortxariak: kasaka, alkandora zuria, praka bakero luzeak, bikornio kapela eta zapata beltzak.
– Fusilariak: kasaka, alkandora zuria, praka zuri luzeak eta zapata beltzak.
– Kantinariak: alkandora zuria, gona/praka urdinak (bakeroak edo arrantzale-tankerakoak).
– Danborrariak: tanbor-joleen kasaka gorria, alkandora zuria, praka zuri luzeak, bikornio kapela, zapata beltzak.
– Kupel-joleak: alkandora zuria, praka zuri luzeak, sukaldari kapela, zapata beltzak.

Entseguak


Gorputzen entseguak ekainaren 26tik aurrera hasiko dira eta uztailaren 18ra arte luzatuko dira. Parte-hartzaileek entseguen % 50era joan beharko dute gutxienez, haurren danborradaren egunean desfilean parte hartu ahal izateko.

Hona hemen entseguetarako datak:
– Danborrariak: ekainaren 26an, uztailaren 3an, 10ean eta 17an. 17:30
– Kupel-joleak: ekainaren 26a, uztailaren 3a, 10a eta 17a. 18:30
– Fusilariak: uztailaren 3, 10 eta 17an. 17:30
– Kantinariak: uztailaren 4, 11 eta 18an. 17:30ean

Informazio gehiagorako edota araudi osoa eskuratzeko, interesdunek Udalaren webgunera edo Zelaieta zentrora jo dezakete.

+ Irakurri

Gaueko autobus zerbitzua antolatu du beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak bailarako udako jaietatik etxera itzultzeko

Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera eskainiko du garraio zerbitzua gazteek festez gozatu eta kezkarik gabe bueltatu ahal izateko. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Galdakaoko Udalarekin batera jaietatik etxera bueltatzeko gaueko autobus zerbitzua antolatu du udako hilabeteetarako. Gazteak

Hilero aldizkari berria zuen postontzietan!

¡KLONK! KLA, KLA, KLA … Oso ondo gogoratzen dut Artxandako errusiar mendiko bagoi txikiaren soinua, bidaia hasten zenean. Behin abiaturik, ez zegoen atzera bueltarik. Kla, kla, kla, gorantz. Joan nintzen azken aldian, 12 urte nituela uste dut. Bitxia egiten zait

‘ARGENTINA’ Irati Lezama

Iratik beti izan du argi psikologa izan nahi zuela. Horregatik, karrera Deustun eta Masterra Donostian egin ondoren, Buenos Airesera itzultzea erabaki zuen (aurretik han ikasten aritu baitzen), lanera eta batez ere bere formakuntza aberastera. Pozik etorri zen Erasmuseko hilabeteetan Argentinan