Eider Eibar ilustratzailea

Eider Durangoko liburutegian murala margozten ari da eta Donostiako Aieteko kultur etxean erakusketa du maiatzaren 12rarte. Marrazkiak gustatzen zaizkio txikitatik, gauzak eta ideiak adierazteko bidea dela uste du eta pensatzen duena eta sentitzen duena jakinarazteko tresna, hizkuntza moduko bat. Bere lana borobila, goxoa eta lasaia dela esan diote, forma leunak erabiltzen ditu pertsonaien espresioa eta figuretan. Haur liburuetako ilustrazioak egiten ditu, bere lana textoari laguntzea da baina era berean ipuin bat osatzea. Bere buruan irudiak dantzan dabiltza etengabe.
Gaztea da baina lan asko egin du dagoeneko. Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta karrera bukatu baino lehenago lanean hasi zen. Bartzelonan animazioa ikasi zuen. Duela gutxi Dirudi enpresa sortu zuen, Larraitz Zuazorekin batera; marrazkiak, bideoak, muralak eta animazioa, danetarik egiten dute eta orain dokumental bat egiten ari dira, berak marrazki diseñua egiten du.
Eta martxan jarri berri du beste ekimen bat. MOSU deitzen da, biniloz egindako ilustrazioak dira eta internetetik saltzen dituzte. “Umeen geletarako biniloak dira. Bi pertsonai dira: MOTEL eta SUA. Durangon margozten ari ginenean jende asko hurbildu zitzaigun galdezka gure lana etxeetan egiten bagenu. Guk ezetz, bakarrik toki handienetan, baina konturatu ginen posible zela gauza bera egitea partikularentzako eta internetetik saltzea. www.mosustickers.com da web orria. Oso erraza da gure biniloak kokatzea. Nola egin azaltzen dugu bideo baten bidez “.
Lan hau gutxi balitz, Eider ordezkapen bat egiten ari da Miren Larrearen Anita Maravillas antzerki lanean. Eta Mirenek dioenez oso ondo egiten du.

Artículo anteriorIurgi Etxeandia txapeldun
Artículo siguienteALEX TXIKON BERRIRO MARTXAN