Zornotzako EH Bilduren oharra, Felipe VI Espainiako erregeak Velatia Taldearen lantegira egingo duen bisita dela eta:
Zornotzako EH Bilduk bere desadostasun osoa eta nabarmenena adierazten du asteazken honetan, martxoarean 15ean, Espainiako Erregea den Felipe VIak Velatia Taldearen lantegira egingo duen bisita dela eta.
Espainiako Erregeak ez ditu Amorebieta-Etxanoko herritarrak ordezkatzen, ezta Bizkaiko nahiz Euskal Herriko gizarte zabala ere. Areago, herritarrek argi eta garbi eta behin baino gehiagotan adierazi dute sentimendu hori, Estatu espainoleko Koroatik modu irekian desmarkatuta dauden indar politikoei bozka emanez.
Konzentrazio deia
Erregearen «bisita» dela eta, kontzentrazio bat burutuko da bihar arratsaldeko 19’30tan herriko plazan. Hau da ekimenaren leloa:
«INORK EZ ZAITU HAUTATU. DEMOKRAZIA EUSKAL HERRIARENTZAT. ERREGEA KANPORA!»