Egoitz Etxeandia Romero munduko hezkuntza hobetu nahian

Lauaxeta ikastola utzi behar izan du erronka erraldoi bati aurre egiteko. Harvard Unibertsitatea eta Teach For All, munduko hezkuntza erakunderik handienak fitxatu dute mundu osora zabalduko den hezkuntza plan estrategikoa prestatzeko.

Helburua bi erakunde hauek dituzten programak bateratzea da. Harvardeko Unibertsitateak aspalditik du STEM baliabide-plataforma, LabXchange izenekoa, eta Teach For All-ek ere berea du TACL metodologia (Teaching As Collective Leadership) eta Egoitzek biak batu behar ditu. “Era honetan, munduko edozein eskolako irakasle guztiek, doako tresna metodologiko eskuragarri izango dute”. Teach For All 60 erakunde independentez osatutako sare gero eta handiagoa da, hezkuntza-ekitatea mundu osora hedatzea du helburu eta guztiontzako kalitatezko irakaskuntza lortu nahi du.

Egoitz Etxeandiak irailerako aurkeztu behar du bere lana Washingtonen eta horretarako 100 bat taldekide ditu. “Bost urteko plan estrategikoa aurkeztu behar dugu. Kolonbia, Nepal, Nigeria, Estatu Batuak, Ekuador eta hainbat herrietako irakasleak ditugu. Errealitate guztiak kontutan hartu behar dugu, irakasle askok ez baitute baliabiderik eta erronka gure sistema mundu osoan erabilgarria izatea da. Bideokonferentzien bidez lan egiten dugu,ingelesez gehienetan eta ordu guztietan, izan ere goizetan Asiakoekin egiten dut eta arratsaldeetan Amerikakoekin”.

Adimen Artifiziala Hezkuntzan

Martxoaren 29an, Adimen Artifiziala Hezkuntzan kongresua antolatu zuen Bilbon   AIEDUTECH elkarteak. Egoitz Etxeandia honen presidentea da. “Adimen artifzialean oinarritutako baliabideen erabilpen esperientzia praktikoak diseinatzen eta martxan jartzen lagundu nahi dugu datorren ikasturteari begira”. 

“AIEDUtalks topaketaren helburu nagusia da euskal estrategia bat diseinatzeko lehen
urratsak partekatzea, eztabaidatzea eta proiektatzea, adimen artifiziala gure ikasgeletan
txertatzeko. Hezkuntzako nazioarteko aditu nagusien proiekzioei erreparatzen badiegu,
bidea hasteko unea da”.  AIEDUtech irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta helburu hauek ditu: proiektu praktikoak zabaltzea, prestatzea, abian jartzea eta adimen artifizialaren ezarpena eta erabilera ikertzea, hezkuntza- eta prestakuntza-helburuekin. AIEDUTECH elkarlaneko proiektu bat da, hezkuntza-komunitateari irekia, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak hobetzeko adimen artifizialaren erabileran interesa duten profesionalek osatua, ikuspegi humanista batekin.

Artículo anteriorIX SPAIN CLASSIC RAID
Artículo siguienteEl Mundial como objetivo de Yaiza Romero