Egoitz Aragon Larruzeak 11.postua lortu du Tor Des Geants ultra-trailean. Italiako Aosta bailaran ospatzen den proba hau munduko probarik gogorrenetakoen artean dago, 330 km eta 24.000 m d+ gainditu behar baitira proba bukatutzat emateko.
Hala ere, gure zornotzarrarentzat ez da kontu barria, iaz ere meritu hau gurera ekarri baitzuen. Baina aurton, inoiz baino indartsuago joan zaigu, 88 ordutan eta 27 minutuan burutuz lasterketa. Beraz, errekor propioa lortu du bere iazko denbora 17 ordutan eta 31 minututan hobetuz.
Munduko lasterkari onenen artean lehiatzeko gai dela erakusten ari da zornotzarra. Segi horrela