Durangaldeko 3. Maketa lehiaketa

Parte hartzeko 18 eta 35 urte bitartean izatea beharrezkoa da. Lehiaketarako aurkezten direnen artean 9 talde aukeratuko dira. Izen ematea urriaren 17ra arte izango da. Aukeratuen izenak Urriaren 26an ezagutuko ditugu eta aukeratutako taldeen zuzeneko emanaldiak azaroaren 20an hasiko dira. Kontzertuak 40 minutukoak izango dira eta gehienez lau bertsio onartuko dira eta gainontzako kantak taldearenak izan beharko dira.

Sariak era honetan banatuko dira:
– 1go saria: Talderik onena 1500€ (garbi)
– 2. saria: Kanturik onena euskaraz 500€ (garbi)
– 3. saria: Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertu bat

Kontzertuetatik 3 finalista aukeratuko dira. Hiru talde hauek kontzertu finala emango dute 2016an, eta egun horretan sari banaketa egingo da.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu.

Artículo anteriorANDRA MARI IKASTOLAREN SOLASALDI PEDAGOGIKOAK
Artículo siguienteTHE TWO ZELAIETA ZENTROAN OSTEGUNEAN