Zornotzan

Albisteak

Diru laguntzak laguntzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak 24.455 euro bideratuko ditu gizarte-ekintza arloan lanean dabiltzan elkarteak babesteko

●  Guztira, irabazi-asmorik gabeko 12 erakundek jasoko dute dirulaguntza 

Amorebieta-Etxanoko Udalak 24.455 euro bideratu ditu gizarte-ekintzaren arloko elkarteek egiten duten lana babesteko. Laguntza ekonomiko horien helburua da autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun-, babesgabetasun-, bazterketa- eta larrialdi-egoerak prebenitzeko eta artatzeko ekimenak bultzatzea. Udalak ekainean ireki zuen deialdia egoitza Bizkaian duten, jarduera Amorebieta-Etxanon garatzen duten eta proiektuaren hartzaileen artean gutxienez %50 bertakoak dituzten erakunde, elkarte eta fundazioek dirulaguntza hori eska zezaten. Horrela, irabazi-asmorik gabeko 12erakundek jasoko dute Udalaren laguntza.

Askotariko erakundeak

Amorebieta-Etxanoko Udalak 24.455 euro banatuko ditu aurten askotariko elkarteen artean, helburu sozialak diruz  laguntzeko. Horrela, dirulaguntza jasoko duten 12erakundeak honako hauek izango dira: Down Sindromea Fundazioa (3.050 euro); Asebier (2.943 euro); Avifes(2.691 euro); AECC (2.691 euro); Gizakia (2.333 euro); Esklerosi Anizkoitza (2.153 euro); Caritas (2.000 euro); Gurutze Gorria (1.794 euro); Harrera Elkartea (1.623 euro); Elkar Laguntzen Zornotza (1.534 euro); ALCER Bizkaia (1.000 euro); eta Río de Oro Durangaldea (632 euro).

+ Irakurri

Un taller para aprender a quererse y una visita al Museo de la Paz de Gernika, las nuevas actividades del “Programa Zainduz” previstas para octubre

septiembre 17, 2024

En el marco del ‘Programa Zainduz’, dirigido a personas cuidadoras o familiares de personas en situación de dependencia, el Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ofrecerá en octubre dos nuevas actividades: el taller “Aprendiendo a querernos” y la visita guiada al Museo de

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano organiza una exposición pública sobre la aprobación provisional del PGOU

septiembre 17, 2024

De este modo, la sesión está diseñada para facilitar la comprensión del PGOU por parte de los vecinos y vecinas, así como para resolver posibles dudas. Un importante avance hacia el desarrollo sostenible y equilibrado del municipio El PGOU, cuya

Hezkuntza jarduera eta zozketa ugari Amorebieta-Etxanoko Mugikortasunaren Astean, bizikletaren erabilera sustatzeko

septiembre 13, 2024

Amorebieta-Etxanoko Udalak Mugikortasunaren Astea ospatuko du irailaren 19an, udalerriko haur, gazte eta helduen artean bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria sustatzeko diseinatutako jarduera programarekin. Hala, ekimen honen baitan, tailerrak, ginkanak, bizikleta ibilbideak eta beste hainbat jarduera antolatu dira Zelaieta parkean eta