Zornotzan

Berriak, Gazteria

Dena prest Amorebieta IV Pilotalekuan bihar Errege Magoei harrera egiteko

• Haiekin egoteko, aurretiazko hitzordua zornotzaaretoa.eus web gunean hartu beharko da.
• Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek, 11.00etatik aurrera, amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web guneetan ikusi ahal izango den mezu bat bidaliko dute bideo baten bitartez.

Pandemiak Amorebieta-Etxanoko Errege Kabalgata bertan behera uztea eragin badu ere -urtero milaka herritar eta bisitari biltzen zituen-, Ekialdeko Maiestateak ez dira faltako etxeko txikienekin izango duten hitzordura. Horrela, bihar, urtarrilaren 5ean, Zelaietan dagoen Amorebieta IV Pilotalekura hurbilduko dira Gabonak agurtzera; 16:00etatik 20:00etara, etxeko txikienek Meltxor, Gaspar eta Baltasarrekin hitz egin ahal izango dute hainbeste espero dituzten opariak eskatzeko.

Haiekin egoteko, aurretiazko hitzordua zornotzaaretoa.eus web gunean hartu beharko da eta hartzerakoan, ordua eta norekin egon nahi den (Meltxor, Gaspar edo Baltasarrekin) zehaztu beharko da. Zita bakoitzean, familia unitate bakoitzeko 4 kide sartu ahal izango dira. Ordua baino 5 minutu arinago egotea eskatzen da Amorebieta IV frontoiko atean. Familia bakoitzak zehaztutako lekutik argazki bat ateratzeko eta eskutitza emateko aukera izango du.
Segurtasun neurriei dagokienez, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Pertsonalaren argibideak uneoro jarraituz, eskuak garbitu beharko dira sarreran eta segurtasun distantzia mantendu beharko da.

Baina Amorebieta IV Pilotalekura hurbildu aurretik, etxeko txikienek ere tartetxo batez gozatu ahal izango dute Ekialdeko Maiestateekin batera, baina modu birtualean. Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek, 11.00etatik aurrera, amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web guneetan ikusi ahal izango den mezu bat bidaliko dute bideo baten bitartez. Adi egon haiek esan beharrekoei!

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.