De Pedro Fotógrafosen lana ikusgai

(World Photographic Cuperako izendatua)
• Zelaieta Zentroko erakusketa gelan ikusi ahal izango dira zornotzar hauek naturari ateratako argazkiak urtarrilaren 11tik 31ra.
• Argazkilarien Espainiako Federazioak Jesus eta Alex de Pedro izendatu zituen urteko argazkilari bezala. Gainera Alex Estatutako World Photographic Cupeko hautagaitzarako hautatua izan da.
• Erakusketarekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak argazkilaritza eta naturari buruzko jardunaldi bat antolatuko du urtarrilaren 26rako.

World Photographic Cup 2020ra izendatuak izan diren De Pedro Argazkilariek, naturari buruzko beraien argazkiak ikusgai izango dituzte Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko erakusketa gelan urtarrilean, hilaren 11tik (larunbata) 31ra arte (ostirala).
Jesus eta Alex de Pedroren naturari buruzko argazkiekin Argazkilaritza Profesionaleko IV. Sari Nazionalerako izendapena lortu zuten. Izendapen hau Argazkilarien Espainiako Federazioak egiten du. Orain Federazioak Alex aukeratu du World Photographic Cup 2020 Estatuko hautagaitzarako parte hartuko duten profesionalean artean. Finalistak martxoaren 23an Erroman jakinaraziko dira.
Amorebieta-Etxanoko Udalak beraien lana aitortu nahi du eta erakusketarekin batera, jardunaldi bat antolatu du De Pedro Argazkilariekin, argazkilaritza eta natura ardatz izango dituena. Jardunaldi hau urtarrilaren 26an egingo da eta aukera emango du lekuak ezagutu, argazkilaritzako material profesionala esku artean izan eta zozketetan parte hartzeko, txoko edo “hide” esklusiboenetatik argazkiak ateraz. Aforoa mugatua da eta izena emateko epea zabalik dago.
Interesatuta daudenek, hemen izena eman dezakete:
De Pedro Fotógrafo 946733458 ( HYPERLINK «http://www.depedrofotografo.com» )
HYPERLINK «mailto:info@depedrofotografo.com» o HYPERLINK «mailto:nomadassinfronteraszornotza@gmail.com»
Izena emateko mezu elektronikoan adierazi izena, abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa)

Artículo anteriorZORNOTZAKO BERTSO PAPER LEHIAKETAREN 1.GO EDIZIOA
Artículo siguienteAmorebieta-Etxano se ha adherido a la Plataforma de Euskadi contra el despilfarro de alimentos