DANTZARI EGUNA

Ekainaren 16an, domekan, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Dantzari Eguna ospatuko du. 200dik gora parte hartzaile bilduko ditu jaialdiak eta Durangaldeko hainbat herrietako dantzariak elkartuko dira.
Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak, Elorrioko Besaide dantza taldea, Atxondoko Andasto dantza taldea, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeak, Ermuko Txindurri dantza taldea eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak izango dira talde gonbidatuak.
Egunari hasiera emateko, goizeko hamaiketan talde guztiak Zornotzako Zelaieta parkean elkartuko dira eta hamabietan ekingo diote kalejirari, Udazken Txistulari Taldearen laguntzarekin. Eguerdiko ordu bietan Herriko plazan elkartuko dira talde guztiak bazkaltzera joateko eta arratsaldean bertan batuko dira berriz ere 17:00etan. Amaierako ekitaldia 17:30etan hasiko da, dantzari guztien erakustaldiarekin.

Artículo anteriorFALKONERIA: TXORI HARRAPAKARIEN ERAKUSTALDIA ZUZENEAN
Artículo siguienteEstudiantes de cinco centros educativos participan en un taller de concienciación sobre el ruido