Kultura

DANTZARI EGUNA ZORNOTZAN

Udabarri dantza taldeak antolatuta eta eguraldiak lagunduta, izugarrizko Dantzari Eguna bizi izan dugu gaur Zornotzan. Lan bikaina, giro alaia eta ikuskizun ederra.

DANTZARI EGUNA

Ekainaren 16an, domekan, Zornotzako Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Umeen Dantzari Eguna ospatuko du. 200dik gora parte hartzaile bilduko ditu jaialdiak eta Durangaldeko hainbat herrietako dantzariak elkartuko dira.
Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeak, Elorrioko Besaide dantza taldea, Atxondoko Andasto dantza taldea, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeak, Ermuko Txindurri dantza taldea eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak izango dira talde gonbidatuak.
Egunari hasiera emateko, goizeko hamaiketan talde guztiak Zornotzako Zelaieta parkean elkartuko dira eta hamabietan ekingo diote kalejirari, Udazken Txistulari Taldearen laguntzarekin. Eguerdiko ordu bietan Herriko plazan elkartuko dira talde guztiak bazkaltzera joateko eta arratsaldean bertan batuko dira berriz ere 17:00etan. Amaierako ekitaldia 17:30etan hasiko da, dantzari guztien erakustaldiarekin.

FALKONERIA: TXORI HARRAPAKARIEN ERAKUSTALDIA ZUZENEAN

Ekainaren 14an, barikua, arratsaldeko 7etan eta Jauregibarria parkean (jatetxearen ondoan) txori harrapakarien erakustaldia egongo da ZORRONTZAN NAÑON EUSKERAZ taldeak antolatuta.
Urko Torre falkoneroak aurkeztuta, falkoneriaren mundua ezagutzeko aukera izango dugu: zer den falkoneria, zertarako, zer egiteko, zer hegaztirekin, zelan zaindu eta
entrenatu eta beste gauza asko. Horretarako berak zaintzen dituen hegazti batzuk ekarri ditu eta hantxe bertan ikusi ahal izango dira euren hegaldiak zuzenean,
azalpenekin batera. Saioa ikusgarria izango da, zalantza barik, eta ez galtzeko
modukoa!

Concierto de Musikoterapia

Los alumnos del aula de Musicoterapia Educativa de la escuela de música “Andres Isasi” de Getxo, ofrecerán hoy un concierto en Amorebieta-Etxano en el que podremos ver y escuchar un resumen del trabajo realizado durante el presente curso escolar 2012-2013.

De la mano de su profesora, Izaskun Alzola, irán interpretando las obras musicales ejercitadas y preparadas, realizando una demostración de lo importantes y satisfactorias que pueden llegar a ser las técnicas musicoterapeúticas en la educación musical para personas con discapacidad.

Lunes, 10 de junio de 2013.

18:30h.

Centro Nafarroa de Amorebieta-Etxano.

Entrada libre.

Ekainak 8, kantatutako meza Zornotzako koralekin

Abes Kimu abesbatzaren 25. urteurrena dela eta,datorren ekainaren 8an arratsaldeko 18:00etan, kantatutako meza bat ospatuko da. Elizkizuna Larreako San Juan Bautista elizan izango da eta Perosiren Bigarren Meza Pontifíkala(1896) antzeztuko da
bertan.
Ekitaldi honetan Amorebieta-Etxanoko abesbatz guztiek hartuko dute parte: Alaiak, Xuxurlariak, Coral Zornoza, Andra Mari, Otxote, Brioletak, Abes Kimu, eta organoan ere Jo-
se Mari Gonzalez(Sema) izango dugu.
Abes Kimuk ospakizun honetarako gonbidapena luzatu nahi dizue, urte hauetan gurekin izan zareten lagunei izendapen berezia eginez.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.