Euskeraren eguna 2012
Abenduaren 1ean Zornotzan Euskararen Eguna ospatu zen, horretarako egunean zehar zenbait ekintza antolatu ziren. Goizean bertso poteoa egon zen eta ondoren Pasta Txapelketa. Txapelketan hamar taldek parte hartu bazuten ere, talde bakarra irten zen garaile, kuadrila hori Patatan Susterrak izan zen. Arratsaldean erromeria egon zen Akerbeltz taldearekin, eta hasieran giro eskasa egon bazen ere, azkenean giro aparta sortu zen....
Euskal dantza eta dantza klasikoa
1660ko maiatzean, Luis XIVa Maria Teresarekin ezkondu eta Donibane Lohizunen ospatu zituzten ezteiak. Bertan ikusitako dantzarien oroitzapena Parisera eraman omen zuen Eguzki Erregeak eta urtebete beranduago, 1661an dantzaren akademia sortu zuenean, hogeitabost euskal dantzari deitu omen zituen bertara.
Horren ondorio ote dira dantza klasikoaren izendegian ageri zaizkigun euskal urratsak? Pas de basque edo saut de basque ballet eskola guztietan...
NAÑON ELKARTEA TUTERAKO IKASTOLAREKIN
Nafarroako "zonalde ez-euskadunean" aurkitzen diren ikastolen egoera ekonomikoa larria dela aski ezaguna da. Arazo honi aurre egiteko "Zazpiak bat" elkarteak Tuterako Argia Ikastola laguntzeko Erriberako produktuen salmentan oinarritutako proiektua martxan jarri du. Helburua bikoitza da, alde batetik eta nagusiki, euskerak zonalde horretan daukan egoera latzari haize apurra ematea eta, beste aldetik, elikadura-burujabetza landuz, Erriberako nekazaritza sustatzen laguntzea.
Salmentarako prestatu diren...
Melodiari begira
Joan den azaroaren 6an, ongietorria egin genion KINE Zineklubak antolaturiko bigarren zikloari: "Melodiari begira". Musika izan du ardatz azaroko zikloak eta " Memoria de Pez" musika taldea hurbildu zen gurera, Zornotza Aretoko hall-ean akustikoan gure belarriak gozatuz beraien abestien bidez. Jende andana hurbildu zen aurkezpenera,
beraz eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen hurbildutakoei eta taldeko mutilei. Eguneko albiste txarra...
Mikel Urdangarinen disko berria
Mikel Urdangarin AZULA disko berria plazaratu du
8 abesti izango dira Mikelen 11.diskoan. Azula izena jarri dio eta singelaren lehen abestia “Tanta bat lurrean bezala” izena du. Durangoko azokan aurkeztuko du bere lan berria eta dagoeneko kontzertu batzuk kontratuta ditu. Diskoa azaroaren erditik aurrera kalean izango da eta primizia moduan entzun genuen Zornotza Aretoan amorebieta.com webaren aurkezpen egunean.