Zornotzan

Gizakiak berezkoa du migratzea. Arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Lana, maitasuna, politika kontuak, segurtasuna, bizikalitate hobea edo etorkizun hobeago bat bilatzea. Horiek dira gure bizilagun berri askok sorterria uztera eraman dituzten arrazoiak. Zornotzarrak joaten diren bezala, mundu osotik datozen pertsonak ere badaude. Eta hau oso aberasgarria dela uste dugu. Pertsona horien historia eta jatorriaezagutzea da atal berri honen helburua.

Martin de La Cruz de Santiago Normandian jaio zen 1924an. Kontuak azkar botatzen dira, bai, ehun urte beteko ditu azaroan. “Iristen banaiz, noski”, esaten dit bere adinerako argitasun harrigarriz. Beno, eta nirerako! Idoiak, bere betiko bizilagunak, duela urte batzuk kontatu