Zornotzan

Arrakastaz ari garenean, oro har, kirol edo lan-esparruko arrakastaz ari gara. Oso gutxitan lotzen dugu arrakasta hitza lorpen pertsonalekin, eta agian garrantzitsuenak dira. Atal honetan, guztiak jorratu nahi ditugu. Goya bat irabaztea, bigarren mailan jokatzea edo Michelin Izarrak lortzea ikaragarrizko lorpenak dira, balio handikoak, eta, gainera, munduan kokatzen gaituztenak. Haien atzetik, talentua, ahalegina, sakrifizioa eta, batez ere, ondo egindako lana aurkitzen ditugu. Baina minbizia gainditzea, zailtasunak dituen seme edo alaba bat haztea edo amets bat betetzeko borroka egitea lorpen handiak izan daitezke, gure auzokide askok egunero aurre egiten diotenak. Bidezkoa iruditzen zaigu haiek ezagutzea eta, gainera, guztiontzat inspirazio gisa balio diezagukete.

“16-17 urterekin ikusi nuen aukerak nituela futbol munduan ibilbidea egiteko. Hortik aurrera oso arin joan da dana” Xabi Etxeitak 16 urte zituela debutatu zuen Amorebietako lehen taldean. Athleticek bere talentua antzeman zuen, eta 2006ko udan Urritxetik Lezamara jauzia eman zuen,