Zornotzan

Albisteak

Boroako udal saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu dira

– Kolektore berriak 2,5 km. ditu eta Boroako San Pedro auzoko hondakin isurketak jasotzen ditu eta udal kolektorera eta Astepeko hondakin uren araztegira bideratzen ditu.
– 23 eraikinetako ur zikinak jasotzen ditu. Horietako asko bizitza biko etxebizitzak dira, baita Boroa jatetxekoak, «Anaitasuna Elkartea» txokokoak eta Boroako igerilekuko komunetakoak.
– Orain arte Boroan ez da egon udal saneamendu kolektorerik eta horrenbestez, etxebizitza bakoitzak bere putzu septikoa du.

Amorebieta-Etxanoko Udalak Boroako San Pedroko saneamendu kolektore berriaren lanak amaitu ditu. Honek 23 eraikinetako ur zikinak batuko ditu (aurrerantzean beste bost gehiago batu ahal izango dira), baita Boroa jatetxekoak, «Anaitasuna Elkartea” txokokoak eta Boroako igerilekuetako komunetakoak.
Obra hau burutu arte, Boroan ez zegoen udal kolektorerik. Horrenbestez, etxebizitza bakoitzak bere putzu septikoa zuen, gero lurrera edota errekara isurketa eginez eta kiratsa sorraraziz batez ere euri gutxi egiten zuen sasoian.
Kolektore berriak guztira 2,5 km. inguru ditu. Boroako San Pedro auzoko ur zikinak batzen ditu eta Boroako enpresa parkean dagoen udal saneamendu kolektorera bideratzen ditu. Era berean, Astepeko Hondakin Uren Araztegira bideratzen dira.
Saneamendu kolektorea egiteaz gain, eraikinak hargune partikularren bidez lotu dira eta lehen zeuden putzu septikoak kendu.
Lanak Construcciones Morgari esleitu zitzaizkion, 362.000 euro ingururengatik, kostua eta benetako egikaritze epea adostutakoaren araberakoak izan direlarik.
Kaputxeko kolektorea
Bestalde, Udalak Kaputxe inguruan udal kolektore bat martxan jarri du, auzokideek zuten kezkari erantzun bat emanez eta inguruko etxebizitzen saneamendu urak behar bezala jasoz.
Hala eta guztiz ere, kolektorea egin nahi zuten norbanakoek konexio kostu handiei aurre egin behar zietenez, luzamendu bat eman zitzaien hargune partikularrak udal kolektorearen zati berrira lotu arte.
Emandako epea igaro denez, Udalak duela gutxi Kaputxeko ponpaketa putzua ekipatu du, beharrezkoa kota arazo batzurengatik, kolektorearen zati berria Urritxeko ponpaketa putzuarekin lotzeko. Aipatu ekipamenduaren kostua 22.000 euro baino gutxiagokoa izan da.
Putzua ekipatzeko bulkada ponpa bi jarri dira, dagokion hornidura elektrikoarekin, baita telekomunikazio ekipo bat ere, sor daitezkeen alarma posibleen berri izan dezan Astepeko Hondakin Uren Araztegiaren ustiapena daraman adjudikaziodun enpresak eta baita Dudeako Hondakin Uren Araztegiarenak eta baita udal saneamenduko lehen mailako sarearen manentze-lanak. Gainera, instalazio honek bere burua garbitzeko sistema bat du, mantentze-lanen eraginkortasuna hobetzeko.

+ Irakurri

Euskara ikasteko aukera anitz, Amorebieta-Etxanon

septiembre 11, 2024

Amorebieta-Etxanon euskara sustatzen eta biziberritzen jarraitzeko bidean, ikasturte berriari helduta, gure hizkuntzan murgildu nahi duen orok aukera anitz izango ditu herrian bertan. Izan ere, zabalik dago jada Zornotza Udal Euskaltegian izena emateko epea eta horrekin batera, Amorebieta-Etxanoko Udalak ere, urtero

Amorebieta-Etxano presenta la campaña Amorebono 2024

septiembre 9, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha presentado la campaña Amorebono 2024, que estará disponible desde el 10 de septiembre hasta el 20 de diciembre. Esta iniciativa tiene como objetivo incentivar el consumo en los comercios locales y ofrecer a los vecinos

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano presenta la edición 2024-2025 de la guía ‘Zornotzan’ con una amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural

septiembre 4, 2024

El Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano ha lanzado una nueva edición de la guía ‘Zornotzan’. En ella se recoge la amplia oferta formativa, deportiva, social y cultural disponible para el nuevo curso en el municipio. Esta guía, que se distribuye tanto en