Zornotzan

Berriak, Gazteria

BOOKTUBER LEHIAKETA 2020

Amorebieta-Etxanoko Udalak lehenengo aldiz antolatu du euskarazko BookTuber lehiaketa eta urtarrilaren 24a izan da bideoak entregatzeko azken eguna; parte hartzea itzela izan da. Guztira, Urritxe BHI-ko eta El Carmelo Ikastetxeko 92 partaidek eman dute izena hiru kategoriatan banatuta: lehenengoan, DBH 1-2ko 42 ikasle; bigarrenean, DBH 3-4ko 32, eta hirugarrenean, Batxilergoko 18 ikasle izan ditugu.
Epaimahaikideak Aitor Ipiñazar, gazteria saileko ordezkaria; Jesus Lozano, enplegu bulegoko ordezkaria, eta Lexuri Sanz, euskara teknikaria izan dira. Sari banaketa Zelaietako Auditoriumean izan da, otsailaren 28an, eta Luciano Martinezek, Kirol eta kultura arloko zinegotziak, irabazle bakoitzari diploma bat eta dendarien elkarteko Amorebieta-Etxanoko dendetan gastatzeko 100€-ko bonoa entregatu dizkio. Horrez gain, finalistek ere kanpo-bateria bat jaso zuten, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei! Zorionak egindako lanagatik!


Hiart Bediaga, 3. Kategoriako irabazlea


Leyre Bodas, 2. Kategoriako


Nerea Aguilera, 2. Kategoriako irabazlea


Oier Lopezortega, 1.kategoriako irabazlea

+ Irakurri

Amore Open 2024: El cubo de Rubik se resuelve en el Zelaieta

mayo 23, 2024

Amorebieta-Etxano acogió el 17 y 18 de febrero, la competición de cubos de Rubik más grande de Euskal Herria. Alrededor de 150 participantes, nacionales e internacionales llegados de Euskadi, España, Francia, Alemania e incluso de Corea del Sur, mostraron sus

Alazne Oliver, 27 años, una psicóloga jefa de obra en un parque eólico en Egipto

mayo 23, 2024

A veces la vida nos sorprende y nos coloca en lugares insospechados y trabajos inauditos para nuestra formación académica. Es lo que le ha sucedido a esta joven Licenciada en Psicóloga y experta en RRHH. Alazne Oliver, una joven de

Gazte Eguna 2024

marzo 18, 2024

Itzela izan da aurtenho Gazte Eguna. Hemen argazki batzuk.